Edukira joan

Joseph Kosuth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Kosuth

Bizitza
JaiotzaToledo1945eko urtarrilaren 31 (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, ilustratzailea, argazkilaria, eskultorea, conceptual artist (en) Itzuli, artearen teorikoa eta artista bisuala
Lantokia(k)New York
Stuttgart
Tuntange (en) Itzuli
Toledo
Cleveland eta Erroma
MugimenduaArte kontzeptuala
Artea eta Hizkuntza
Genero artistikoaArte kontzeptuala

Musicbrainz: d9bc3aa4-f986-4943-876b-9803639eb8aa Discogs: 1680265 Edit the value on Wikidata
Rosetta Harriaren kopia erraldoia, Joseph Kosuthek Figeacen, Jean-François Champollionen jaioterrian (Frantzia), egindako artelana.

Joseph Kosuth (Toledo, Ohio, AEB, 1945eko urtarrilaren 31) estatubatuar artista da. Arte kontzeptualaren sortzaile eta teorialarietako bat da.

1964tik 1966ra, arte-ikasketak egin zituen Clevelanden eta New Yorken, eta, 1970-1971n, filosofia- eta antropologia-ikasketak, New Yorken.

Kosuthek bere ondorio logikoetara eraman zuen artea minimalismoaren ondoren, objektuaz haratago, hizkuntzaren, ezagutzaren eta ideiaren alorrean. Artearen forma tradizionalak ukatu zituen, eta idatzizko hitzetan oinarritu zituen bere esperientziak. 1965ean, One and Three Chairs aurkeztu zuen: aulki bat, haren argazkia eta aulkiaren definizioa (hiztegi batetik aterea), halako progresio logikoa eginez errealetik idealera edo kontzeptualera. 1969ko Art after Philosophy du manifestu nagusia, bere obraren oinarri teorikoa azaltzen duena. Kosuth esanahiaren mekanikez kezkatu zen, eta horrek, objektuen kasuan, adimeneko kontzeptuari ikusmenekoa lotzea zekarren. Prozesu horretako hurrengo urratsa irudiak (benetakoak edo horien argazkiak) kentzea izan zen, soilik hiztegiko definizioa ager zedin.

Bakarkako lehen erakusketa Pasadena Art Museumen egin zuen 1969an, eta Leo Castelli galerian gero, 1971n. Eskolak eman ditu New Yorkeko School of Visual Artsen eta Stuttugarteko Akademie del Bildenden Kunsten, eta hainbat sari jaso ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]