Munichen eta Weimarko Bauhausen ikasi zuen artea eta gero irakasle izan zen Dessauko Bauhausen. Naziek eskola itxi ondoren, Albers Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Philip Johnsonek lana eskaini zion Black Mountain Collegen eta bertan margolaritza programa zuzendu zuen 1949ra arte. 1950etik 1958ra diseinu saila zuzendu zuen Yale Unibertsitatean.
Artista gisa argazkigintza, tipografia, muralak eta grabatuak egin zituen. Bere margolan abstraktuengatik ezagutzen da batez ere.
1963an Interaction of Color argitaratu zuen, kolorea irakasteko eta ikasteko modu esperimental gisa.