Jon Garaño
Jon Garaño | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ergobia, 1974ko azaroaren 18a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta film-muntatzailea |
Lantokia(k) | Donostia |
Jon Garaño (Ergobia, Donostia, [oh 1] 1974ko azaroaren 18a) euskal zinemagilea da, zuzendari eta gidoigile moduan aritutakoa.
EHUn kazetaritza eta publizitatea ikasi zuen eta zinema, San Diegon (AEB). 2001ean, Xabier Berzosa, Jorge Gil, Aitor Arregi eta Jose Maria Goenaga lagunekin batera Moriarti ekoiztetxea sortu zuen. Horren bidez, ikus-entzunezko hainbat egitasmo aurrera atera ditu. Haren film laburrak 90 aldiz baino gehiagotan saritu dituzte; halaber, telebistarako haren dokumentalak 15 herrialdetan baino gehiagotan[1] eman dituzte. Horrez gain, 80 egunean film luzeak hainbat sari lortu ditu eta Loreak Zinemaldiko Sail Ofizialean historia guztian hautatutako bigarren euskarazko pelikula luzea da. Bi filmok Jose Maria Goenagarekin batera egin izan ditu.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Despedida (laburra / 2001)
- Sáhara Marathon (2004)
- The Dragon House (2005)
- Miramar Street (laburra / 2006)
- Asämara (laburra / 2008)
- FMG (laburra / 2008)
- On the Line (laburra / 2008)
- 80 egunean (luzea / 2010).
- Loreak (luzea / 2014).
- Handia (luzea / 2017)[2]
- La trinchera infinita (2019)[3]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Biografia laburra
- ↑ FERNANDEZ, BIARRITZ. (2016-4-19). Aitor Arregi eta Jon Garaño hasi dira jada ‘Aundiya’ pelikularen filmaketarekin. (Noiz kontsultatua: 2016-5-2)..
- ↑ (Gaztelaniaz) «‘La trinchera infinita’ se estrenará el 31 de octubre» Noticias de Gipuzkoa 2019/04/27.[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jon Garaño |