Johnny Clegg
Johnny Clegg | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jonathan Paul Clegg |
Jaiotza | Bacup, 1953ko ekainaren 7a |
Herrialdea | Hegoafrika |
Bizilekua | Johannesburg |
Heriotza | Johannesburg, 2019ko uztailaren 16a (66 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | zuluera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, dantzaria eta musikaria |
Enplegatzailea(k) | Witwatersrandeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Nelson Mandela eta David Webster (en) |
Kidetza | Juluka (en) Savuka (en) |
Genero artistikoa | pop musika worldbeat (en) reggaea |
Musika instrumentua | gitarra kontzertina ahotsa |
Diskoetxea | Capitol Records |
johnnyclegg.com | |
|
Jonathan Clegg (Bacup, Lancashire, 1953ko ekainaren 7a – Johannesburgo, 2019ko uztailaren 16a)[1] hegoafrikar musikari eta antropologoa izan zen, Zulu Zuria goitizenez ezaguna. Juluka eta Savuka taldeetan aritu zen, eta baita bakarka ere. Zuluera eta ingelesa nahastu zituen bere abestietan, baita afrikar doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterrako Bacup herrian jaio zen, 1953an, aita ingelesa eta ama rhodesiarra zituela. Haurra zela, Rhodesiara —egungo Zimbabwera— joan zen bizitzera amarekin, eta Hegoafrikara ondoren. Musikari ibilbidea antropologia ikasketekin tartekatu zuen gaztetan. Izan ere, musika zulua ezagutu zuen Johannesburgon, eta Sipho Mchunurekin Juluka taldea sortu zuen. Musikari beltzek eta zuriek osatzen zuten taldea, eta, apartheidaren legeak urratzen zituztela eta, jazarpena jasan zuten Hegoafrikan; nazioartean, baina, arrakasta lortu zuten.[1]
Egoera bera bizi behar izan zuen gero Savuka taldearekin, 1986. urtean Dudu Zulurekin eratu zuena. Zuluera eta ingelesa nahastu zituzten abestietan, baita Afrikako doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere. Zulu zuria ezizenarekin egin zen ezagun, eta hainbat sari eskuratu zituen bere ibilbidean. 2019ko uztailaren 16an hil zen, Johannesburgon, pankreako minbiziaren eraginez.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1976 : Woza Friday (Johnny Clegg eta Sipho Mchunu)
- 1979 : Universal Men (Juluka)
- 1981 : African Litany (Juluka)
- 1982 : Ubuhle Bemvelo (Juluka)
- 1982 : Scatterlings of Africa (Juluka)
- 1983 : Work For All (Juluka)
- 1984 : Stand Your Ground (Juluka)
- 1984 : Musa Ukungilandela / The International Tracks (Juluka)
- 1985 : Third World Child (solo version) (J. Clegg)
- 1987 : Third World Child (J. Clegg & Savuka)
- 1988 : Shadow Man (J. Clegg & Savuka)
- 1990 : Cruel, Crazy Beautiful World (J. Clegg & Savuka)
- 1993 : Heat, Dust and Dreams (J. Clegg & Savuka)
- 1997 : Crocodile Love / Ya Vuka Inkunzi (Juluka)
- 1998 : Le Rock Zoulou de Johnny Clegg & Sipho Mchunu (Best Of Juluka)
- 2002 : New World Survivor (J. Clegg)
- 2006 : One Life (J. Clegg) Renaudek ekoitzia
- 2010 : Human (J. Clegg)
- 2017 : King of Time (J. Clegg)
Zuzeneko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981 : The Cologne Zulu Festival (Juluka eta Ladysmith Black Mambazo)
- 1986 : The Good Hope Concerts (Juluka)
- 1994 : Live And Rarites (J. Clegg & Savuka)
- 2003 : A South African Story - Live At The Nelson Mandela Theatre (J. Clegg)
- 2003 : Best of Live (J. Clegg)
- 2014 : Best, Live & Unplugged, at the Baxter Theatre Cap Town (J. Clegg)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Johnny Clegg musikari hegoafrikarra hil da» Berria egunkaria, 2019ko uztailak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johnny Clegg |