Edukira joan

Joana Enrikez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Enrikez

Nafarroako errege-erregina ezkontidea


Aragoiko erregearen kontsortzioa

Bizitza
JaiotzaTorrelobatón, 1425
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaTarragona1468ko otsailaren 13a (egutegi gregorianoa) (42/43 urte)
Hobiratze lekuaPobleteko monasterioa
Tomb of Juana Enríquez (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaFadrique Enríquez de Mendoza
AmaMarina Fernández de Córdoba
Ezkontidea(k)Joanes II.a Aragoikoa  (1447ko uztaila (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Enríquez (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerregina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Joana Enrikez Kordobakoa, (1425-1468ko otsailaren 13) Gaztelako Casarrubiosko andrea eta Joanes II.a Aragoikoaren bigarren emaztea zen.

Aita Fadrike Enrikez, Melba eta Ruedako kondea, eta ama Mariana Kordobakoa zituen.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1444an, Joanes II.a Aragoikoarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten:

1458an Alfontso V.a Aragoikoa hil zenean, Joanes II.a eta Joana Aragoiko errege bihurtu ziren. Karlos Vianakoa, Joanes II.aren lehendabiziko ezkontzaren semearen aurka egin zuen honek Elisabet Henrike IV.aren arreba ezkondu nahi zuelako. Karlos 1461ean hil zenean, Bartzelonara joan zen erregeorde Fernando semearekin batera.

Bartzelonan la Busca izeneko talde herrikoien alde egin zuen, la Biga izeneko talde oligarkikoen aurka, azkenek Kataluniako Generalitatearen laguntza zutenak. Gainera payeses de remensa eta jauntxoen arteko liskarrek guda zibila sortu zuten Katalunian. Karlos Vianakoa pozoitzeagatik salatua Gironara alde egin zuen, remensas eta apezpikuaren laguntzaren bila.

Joana Enrikezen garaipen politiko nagusiena hamasei urteko Fernando semea eta hamazazpi urteko Elisabet ezkontzea zen. Hala ere, ezin zuen ezkontzara joan 1468ko otsailaren 13an bularreko minbiziaz hil baitzen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana Enrikez Aldatu lotura Wikidatan