Edukira joan

Jenny Åkerström

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenny Åkerström

Bizitza
JaiotzaLohärad Parish (en) Itzuli1867ko ekainaren 7a
Herrialdea Suedia
HeriotzaEngelbrekt church parish (en) Itzuli1957ko urriaren 28a (90 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta School Founder (en) Itzuli

Johanna Antonia (Jenny) Åkerström-Söderström (Lohärad, 1867ko ekainaren 7aStockholm, 1957ko urriaren 28a) suediar sukaldaritzako liburuen egilea eta etxeko ekonomiako irakaslea izan zen.

Anton eta Maria Åkerströmen alaba, Jenny Åkerström Lohäraden jaio zen 1867ko ekainaren 7an[1].

Sukaldaritzaren inguruko artikuluak idatzi zituen Bonniers veckotidning, Vecko-Journalen eta Bonniers månadstidning aldizkarietarako. Etxeko ekonomiako eskola ospetsu bat zuzendu zuen Stockholmen, Jenny Åkerströms Husmodersskola. Eskolak ospea lortu zuen, Margarita, Marta eta Astrid printzesek han ikasi baitzuten[1].

Hainbat sukaldaritzako liburu argitaratu zituen, besteak beste, Prinsessornas kokbok liburu ospetsua (1929). Beste errezeten artean, grön tårta («gozopil berde») deiturikoaren errezeta sartu zuen bertan. Gaur egun, errezeta hori prinsesstårta («printzesaren gozopil») bezala ezagunagoa da[2].

1911n, Bengt Söderström (1880-1934) farmazialariarekin ezkondu zen Djursholmen[1]. 1957ko urriaren 28an hil zen, eta Solnako Norra begravningsplatsen hilerrian lurperatu zuten[1].

  • Recept på maizenarätter (1910)
  • Prinsessornas kokbok : Husmanskost och helgdagsmat (1929)
  • Mazetti kokbok : Förfriskningar, efterrätter, bakverk etc. (1930)
  • Maizena : Recept å soppor, såser, efterrätter, bakverk etc. (1931)
  • Swedish smörgåsbord : 100 recipes for the famous swedish hors d'oeuvres (1933)
  • 39 utvalda recept på god mat (1933)
  • Billig sommarmat : praktisk handbok (1934)
  • Mera god mat : en fortsättning på Prinsessornas kokbok (1939)
  • Prinsessornas nya kokbok (1948)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Suedieraz) Hamberger, Agnes. «Johanna Antonia (Jenny) Åkerström» Svenskt kvinnobiografiskt lexikon 2020-12-18 (kontsulta data: 2024-12-26).
  2. (Ingelesez) «Princess cake demystified (prinsesstårta)» Semiswede 2011-09-21 (kontsulta data: 2024-12-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]