Jean-Albert Grégoire
Itxura
Jean-Albert Grégoire | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 17. barrutia, 1899ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1992ko abuztuaren 19a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École polytechnique Collège Stanislas de Paris (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, ingeniaria eta automobil-pilotua |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jean-Albert Grégoire (Paris, 1899ko uztailaren 7a - Neuilly-sur-Seine, 1992ko abuztuaren 19a) frantses automobilgintzaren sustatzailea eta idazlea izan zen. Hainbat automobil eta eredu asmatu eta egin zituen (Tracta, Amilcar Compound), eta etengabe jardun zuen ibilgailu hobeak egiteko ikerkuntza-lanetan: automobil elektrikoa, turbinadun autoa. Automobilgintzaren historiaz hainbat liburu plazaratu zituen, adibidez L´aventure automobile (Automobilaren abentura), Les Vingt Quatre Heures de Le Mans (Le Manseko 24 Orduak), Cinquante ans d´automobile (Automobilaren 50 urte), eta baita eleberriak ere: L´ombre de l´argent (Diruaren itzala), Les fanatiques (Fanatikoak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.