Edukira joan

Janosch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janosch

Bizitza
JaiotzaZabrze eta Zaborze (en) Itzuli1931ko martxoaren 11 (93 urte)
Herrialdea Alemania
BizilekuaTenerife
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, haur literaturaren idazlea, antzerkigilea, argazkilaria, oihal diseinatzailea eta idazlea
Lantokia(k)Munich
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

janosch.de
IMDB: nm0417873 Allocine: 400800
Facebook: janoschwelt Musicbrainz: be1e06b8-88a7-49e1-b00e-74c1705ea9f9 Discogs: 352398 Edit the value on Wikidata

Janosch, jaiotza-izena Horst Eckert (Hindenburg, Silesia Garaia, gaur egun Zabrze, Polonia, 1931ko martxoaren 11) alemaniar idazle eta ilustratzailea da.

Die Zeit egunkarian hasi zen kontakizunak eta ilustrazioak plazaratzen, eta 1960ko hamarkadaren hasieran argitaratu zituen haurrentzako lehen liburuak, bere marrazkiez hornituak gehienak: Flieg, Vogel, flieg (1971, “Hegan egizu, txoria, hegan egizu”) eta Oh, wie schön ist Panama (1978, Oi, “zein ederra den Panama”). Telesailak kritikatuz, western-istorioak eta lapurrenak idatzi zituen, esate baterako, Der Mäusescheriff (1969, “Saguen sheriffa”), eta beste tankera bateko komikiak egin zituen: Die Globericks 1-5 (1973-1975, “Globericktarrak”). Helduentzat bi nobela idatzi ditu: Cholonek oder Der liebe Gott aus Lehm (1972, “Cholonek edota buztinezko jainko maitea”) eta Sacharin im Salat (1975, “Sakarina entsaladan”).

Bere testuetan ez dago alegiazko elementurik, aitzitik, aurrez aurre jartzen ditu herri ipuinetako mundu idiliko eta harmoniatsua eta gaur egungo errealitatea, esate baterako, Janosch erzählt Grimm´s Märchen (1972, “Janosch Grimmtarren ipuinak kontatzen”) liburuan, eta aldi berean, westernak eta komikiak ipuin herrikoiaren elementuez aberasten ditu. Polski Blues (1991) eta Shäbels Frau (1992, “Shäbelen emaztea”) nobelak ere idatzi ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Janosch Aldatu lotura Wikidatan