Edukira joan

Jacques Pellen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Pellen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Pierre Pellen
JaiotzaBrest1957ko apirilaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBrest2020ko apirilaren 21a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikaria, gitarra-jotzailea eta jazz guitarist (en) Itzuli
Lantokia(k)Bretainia
Genero artistikoaBretainiako musika
Musika instrumentuagitarra

Youtube: UCC73aflKYvwtPUxi-wwq3MA Spotify: 3QyEwlWiLsKSiFJf5PLdSc Last fm: Jacques+Pellen Musicbrainz: 55e52db9-123a-41fb-abd8-5b90bb9886ce Songkick: 521830 Discogs: 393262 Allmusic: mn0000102630 Edit the value on Wikidata
Pellen zuzeneko batean. Eskuinean Ronan Pellen.

Jacques Pellen, (Brest, 1957-Ibid, 2020ko apirilaren 21) Bretainiako jazz gitarra-jotzailea izan zen.

Bresten jaioa, Jacques Pellen Portsall herrian bizi zen, Ploudalmézeau komuneko kostaldeko herrian. Hamabi urterekin hasi zen gitarra klasikoa ikasten. Oso azkar, jazz eta zelta soinuak ezagutu zituen, bereziki Alan Stivell eta Dan Ar Braz gitarra-jolearekin abian jarritako berpiztearekin. Ondoren, Keith Jarrett, John McLaughlin edo Pat Metheny unibertsoa ezagutu zuen. Musika klasikoaren zaletasuna ere nabaria zen: Béla Bartók, Francis Poulenc, Olivier Messiaen edo Claude Debussyren musikagileak adibidez. Quimper Eskola Normala utzi zuen musikari profesional izateko.

Jazz formazioen eta musika zeltiarraren taldeekin ibili zen bere ibilbide oparoan, musika tradizionalaren eta jazz idazteko eta inprobisatzeko tradizioen arteko benetako zubia izanik. 1986an, Gildas Scouarnec-ekin eta Bretainiarekin maitemindu zen Peter Gritz hungariar jazz bateria jotzailearekin hirukotea sortu zuen. 1988an «Celtic Procession» sortu zuen, jazza inspirazio zeltikoaren gaiak eta instrumentazioak nahastuta. Jacky eta Patrick Molard anaiekin «Triptyque» sortu zuen. Kristen Noguès arpajolearekin ere aritu zen.

2020ko apirilean, Jacques Pellen SARS-CoV-2 diagnostikatu zioten eta Bresten hiru astez ospitaleratu zuten. 2020ko apirilaren 21ean hil zen, 63 urte zituela, koronavirus gaixotasunaren ondorioengatik.[1][2]

  • 1990: Pellen 4. Musikariak: (Caravan),Riccardo Del Fra, Peter Gritz, Kenny Wheeler (Caravan, Coop Breizh)
  • 1993: Celtic Procession (Silex, Auvidis)
  • 1993: Triptyque (Gwerz Pladenn, Coop Breizh)
  • 1996: Sorserez (Gwerz Pladenn, Coop Breizh)
  • 1998: Condaghes (Silex, Auvidis)
  • 1999: Celtic Procession live / Les Tombées de la nuit (Naïve Records)
  • 2003: Ephemera (Naïve Records)
  • 2007: Lament for the Children (Naïve Records)
  • 2011: Offshore (Boutou Prod, Coop Breizh)
  • 2013: Quiet Place, Eric Barretekin batera (L'autre Distribution)
  • 2014: Morenn, Xavier Boderiou eta Sylvain Barou-rekin (Vocation Records)
  • 2017: Shorewards Offshore taldearekin (Paker prod, Coop Breizh)

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]