Jacques Blanchard
Itxura
Jacques Blanchard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1600ko urriaren 1a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Paris, 1638ko azaroaren 10a (38 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jacques Blanchard (Paris, 1600ko urriaren 1a – ib., 1638), baita Jacques Blanchart izenaz edo Frantziako Tiziano izengoitiz ezaguna ere, frantses pintorea izan zen. Nicolas Baullery, bere osaba, izan zuen irakasle lehenik, eta ondoren Horace Le Blanc-en tailerrean sartu zen. Italian bizi izan zen, eta han beretu zituen Veneziako pintore handien ezaugarriak. Tizianorenetan eta Veneziako pintoreenetan bezala, kolore difuminatuak, epelak, itzalaren eta argitasunaren arteko kontrasteak, pertsonaia lirainak (emakumeak bereziki) ageri dira bere lanetan, baina Fontainebleauko eskolako irudien eragina ere nabari da. Hogeita hiru irudi eta hiru marrazki egin zituen, Zimon eta Ifigenia, San Jeronimo, Angelika eta Medor besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |