Edukira joan

Izozki frijitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izozki frijitu
Izozki eta deep-fried food (en) Itzuli
OsagaiakIzozkia

Izozki frijitua postre bat da, ohikoa baino askoz tenperatura baxuagoan dagoen izozki-bola bat hartuz egiten dena, arrautza gordinetik pasa, arto malutekin edo gaileta birrinduekin estaliz eta pixka bat frijituz. Izozkiaren tenperatura baxuak frijitzen den bitartean urtu ez dadila eragiten du. Kanela ehotua edo azukrea bota ohi zaio gainetik, baina krema irabiatuz edo eztiz estalita ere ager daiteke.

Frijitu aurretik izozkia arrauztaztatzeko arrautza gordina erabiltzen bada, baliteke frijitzeko prozesuan ez egostea, izozkiaren tenperatura baxua delako, eta horrek osasun-arriskua dakar.

Mexikar eta asiar aldaerak daude, txinatar eta japoniar jatetxe ezberdinetan postrea bezala ezaguna delarik. Horietan, tenpura erabili ohi da, arto malutak, fruitu lehorrak edo gailetak erabili beharrean. Gainera, Mexikoko bertsioek izozki bola handi bat erabili ohi dute, Asiako bertsioak baino hotzagoa den zentro batekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]