Izotz eremu
Izotz-eremua hainbat izotz masa kontinentalei emandako izena da. Izotz-eremuak goi-ordoki harritsu zabalak dira, izotz-geruza batez estaliak. Izotz-eremuek bazterretan glaziarrak eta elurtegiak dituzte, kanal eta fiordoen bidez aintzira batera edo itsasora isurtzen direnak. Izotz-eremuak gehienbat poloetako eta Patagoniako guneetan kokatzen dira, eta hainbat elementu geografiko estaltzen dituzte, esaterako, lakuak edo mendikate handiak.
Geografoek "izotz-eremuei" buruz hitz egiten dute, izotzez eta elurrez estalitako eremua 50.000 km²-ko baino gutxiago denean, eta inlandsisa (edo "izotz-geruza") esaten dute, estalki glaziarra milioi bat km²-ko baino zabalagoa denean. 2010ko hamarkadan, oraindik bi inlandsis diraute: Antartikako izotz-geruza eta Groenlandiako izotz-geruza.
Ikerketa geologiko eta glaziologikoen arabera, izotz-eremuak azken glaziazioan sortutako tamaina askoz handiagoko eremu glaziarren hondarrak lirateke. Izotz-eremu horietan edateko munduko ur-iturri nagusiak dira, beraz, balio estrategiko handia dute.
Izotz-eremuen drainatzeak glaziar hustubideak sortzen ditu, eta horiek izotz masa handien (izotz-eremuak edo izotz kontinentalak) barruan jatorria dute, izotz korrontearen itxura hartuz. Zentzu honetan adibide interesgarria da Humboldt glaziarrarena, Groenlandiako ipar-mendebaldean.
Izotz-eremu nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia Antartika osoa izotz-eremu handi bat da, nahiz eta, han estalitako gainazal kontinentalaren tamainagatik, indlandsisa, izotz-oskola, kasko polarra edo izotz-geruza terminoa erabiltzen den. Hortik kanpo, izotz-eremu nagusiak hauek dira:
- Amerikan:
- Stikine izotz-eremua (Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak), 21.876 km²-rekin.
- Hego Patagoniako izotz-eremua (Argentina eta Txile), 16.800 km² (14.200 km² Txilen eta 2.600 km² Argentinan).
- Penny izotz-eremua (Baffin uhartea, Kanada), 6.000 km²-rekin.
- Ipar Patagoniako izotz-eremua (Txile), 4.200 km²-rekin.
- Juneau izotz-eremua (Alaska, AEB), 3.900 km²-rekin.
- Darwin mendikatearen izotz-eremua (Tierra del Fuego probintzia (Txile), 2.300 km²-rekin.
Columbia izotz-eremua (Alberta, Kanada), 325 km²-rekin.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gran Campo Nevado (Txile), 200 km²-rekin.
- Europan:
- Austfonna (Svalbard uhartea, Norvegia), 8.120 km²-rekin.
- Vatnajökull (Islandia), 8.100 km²-rekin.