Edukira joan

Isabell Werth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabell Werth

Bizitza
JaiotzaIssum1969ko uztailaren 21a (55 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakheziera zalduna
Pisua64 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Lantokia(k)Rheinberg
Jasotako sariak

IMDB: nm1577182 Olympic.org: isabell-werth Edit the value on Wikidata

Isabell Werth (Issum, 1969ko uztailaren 21a) alemaniar zaldizkoa da, zaldi-hezieran espezializatua.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei Olinpiar Jokotan parte hartu du (1992, 1996, 2000, 2008, 2016, 2020),[1] eta hamaika domina lortu ditu; horietatik zazpi, urrezkoak, eta bost, zilarrezkoak.

1992ko Udako Olinpiar Jokoetan, Bartzelona 1992an (Bartzelona), bi domina eskuratu zituen hipikan. Zaldi-heziera banaka proban (Gigolo zaldiaren gainean), zilarrezkoa eskuratu zuen Nicole Uphoff-Beckeren (urrezko domina, Rembrandten gainean) atzetik eta Klaus Balkenholi (brontzezko domina, Goldsternen gainean), biak bere herrikide alemaniar, aurrea hartuz. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Alemaniako taldea osatzen zuten Nicole Uphoff-Becker (Rembrandten gainean), Isabell Werth, (Gigoloren gainean) eta Klaus Balkenhol-ek (Goldsternen gainean) urrezkoa lortu zuten.

1996ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atlanta 1996an (Atlanta), berriro, bi domina eskuratu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Gigolo zaldiaren gainean), urrezkoa eskuratu zuen Anky van Grunsveni (zilarrezko domina, Bonfireren gainean) eta Sven Rothenbergeri (brontzezko domina, Goldsternen gainean), herbeheretarrak biak, aurrea hartuz. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Alemaniako taldea osatzen zuten Monica Theodorescu (Farbenfrohren gainean), Isabell Werth, (Gigoloren gainean) eta Klaus Balkenholek (Goldsternren gainean) urrezkoa lortu zuten.

2000ko Udako Olinpiar Jokoetan, Sidney 2000an (Sidney), hirugarrenez eskuratu zituen bi domina. Zaldi-heziera banaka proban (Gigolo zaldiaren gainean), zilarrezkoa eskuratu zuen Anky van Grunsven herbeheretarraren (urrezko domina, Bonfireren gainean) atzetik eta Ulla Salzgeber alemaniarrari (brontzezko domina, Rusty 47ren gainean), aurrea hartuz. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Alemaniako taldea osatzen zuten Nadine Capellmann (Grunoxen gainean), Isabell Werth, (Gigoloren gainean) eta Alexandra Simons de Ridder-ek (Chacomoren gainean) urrezkoa lortu zuten.

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, 2008an (Pekin), ostera, bi domina eskuratu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Satchmo zaldiaren gainean), zilarrezkoa eskuratu zuen Anky van Grunsven herbeheretarraren (urrezko domina, Salineroren gainean) atzetik eta Heike Kemmer alemaniarrari (brontzezko domina, Bonaparte 67ren gainean), aurrea hartuz. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Alemaniako taldea osatzen zuten Nadine Capellmann (Elvis VAren gainean), Isabell Werth, (Satchmoren gainean) eta Heike Kemmer-ek (Bonaparte 67ren gainean) urrezkoa lortu zuten.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), dagoeneko ohitura bihurtua zuen bi domina eskuratu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Weihegold Old zaldiaren gainean), zilarrezkoa eskuratu zuen Charlotte Dujardin britainiarraren (urrezko domina, Valegroren gainean) atzetik eta Kristina Bröring-Sprehe herrikideari (brontzezko domina, Desperadosen gainean), aurrea hartuz. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Alemaniako taldea osatzen zuten Sönke Rothenberger (Cosmoren gainean), Isabell Werth, (Weihegold Olden gainean), Dorothee Schneider (Showtime FRH ren gainean) eta Kristina Bröring-Sprehe-k (Desperadosen gainean) urrezkoa lortu zuten.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), beste behin, bi domina eskuratu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Bella Rose 2 zaldiaren gainean), zilarrezkoa eskuratu zuen Jessica Von Bredow-Werndl alemaniarraren (urrezko domina, Tsf Daleraren gainean) atzetik eta Charlotte Dujardin britainiarrari (brontzezko domina, Gioren gainean) aurrea hartuz. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Alemaniako taldea osatzen zuten Jessica Von Bredow-Werndl (Tsf Daleraren gainean), Isabell Werth, (Weihegold Olden gainean) eta Dorothee Schneider-ek (Showtime FRH ren gainean) urrezkoa lortu zuten.[2]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan ere urrezko domina eskuratu zuen taldeka eta zilarrezkoa banaka.. Wendy izeneko zaldiarekin aritu zen lehian.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
1992 Bartzelona
Espainia Espainia
2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera banaka.[3]
Gigoloren gainean.
1992 Bartzelona
Espainia Espainia
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[4]
Gigoloren gainean.
1996 Atlanta
Ameriketako Estatu Batuak (AEB)
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera banaka.[5]
Gigoloren gainean.
1996 Atlanta
Ameriketako Estatu Batuak (AEB)
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[6]
Gigoloren gainean.
2000 Sydney
Australia Australia
2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera banaka.[7]
Gigoloren gainean.
2000 Sydney
Australia Australia
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[8]
Gigoloren gainean.
2008 Beijing
Txinako Herri Errepublika (Txina)
2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera banaka.[9]

Satchmoren gainean.

2008 Beijing
Txinako Herri Errepublika Txina
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[10]

Satchmoren gainean.

2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera banaka.[11]

Weihegold Olden gainean.

2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[12]

Weihegold Olden gainean.

2000 Tokio
Japonia (Japonia)
2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera banaka.[13]

Bella Rose 2ren gainean.

2020 Tokio
Japonia (Japonia)
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[14]

Bella Rose 2ren gainean.

2024 Paris  Frantzia 2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera banaka.[15]
Wendyren gainean.
2024 Paris  Frantzia 1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[16]
Wendyren gainean.

Gainerako jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Txapelketetan bederatzi urrezko domina eta Europako Txapelketetan hogei ere baditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Isabell Werth» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Isabell Werth» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 1992 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 1992 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 1996 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 1996 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2000 olympedia.org (Ingelesez)
  8. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2000 olympedia.org (Ingelesez)
  9. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  10. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  11. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  12. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  13. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  14. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  15. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 1992 olympedia.org (Ingelesez)
  16. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 1992 olympedia.org (Ingelesez)