Ipar-ekialdeko Ukrainako erasoaldia
Ipar-ekialdeko Ukrainako erasoaldia | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – maiatzak 14 | ||
Lekua | Egun: Kharkiv Oblasta (Ukraina) Lehen: Txernihiv Oblasta eta Sumy Oblasta ere (Ukraina)[1] | ||
Egoera | Ukrainak irabazi
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
>1,063 zibil hil[27] |
Ipar-ekialdeko Ukrainako erasoaldia –edo Ukrainako ipar-ekialdeko erasoaldia– 2022ko Ukrainako errusiar inbasioaren parte den erasoaldietako bat izan zen, Ukrainako hiru oblast kontrolatzeko helburu zuena: Kharkiv, Txernihiv eta Sumy Oblastak.[28] 2022ko apirilaren 4an, agintari ukrainarrek baieztatu zuten tropa errusiarrak Sumy Oblastetik, zati handi batean, erretiratu zirela, eta jada ez zutela inguru horretako hiririk edo herririk okupatzen.[29] Geroago, gau hartan bertan, Ukrainako agintariek gauza bera esan zuten Txernihiv Oblastari buruz,[30] Pentagonoak apirilaren 6an baieztatu zuena.[1]
Bestalde, maiatzaren 14an, Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW) jakinarazi zuenez, "[bazirudien] Ukrainak irabazi [zuela] Kharkiveko gudua".[2] Bestalde, Kharkiveko alkateak BBCri esan zionez, "azken bost egunetan ez zen bonbardaketarik izan hirian. Errusiarrek misil batekin eraso zuten hiria Kharkiveko Aireportutik gertu, Ukrainako aire-defentsak suntsitu zutena".[3] Hala, de facto, errusiar influentzia Kharkiv Oblastean minimora ailegatu zen.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-ekialdeko Ukrainako erasoa Errusiako Indar Armatuek burututako erasoaldi handi bat da, Ukrainako ipar-ekialdeko oblastetan; Txernihiv, Kharkiv eta Sumy Oblastetan, bai horien hiriburu administratiboetan: Txernihiv, Kharkiv eta Sumy. Egun, Txernihiv setiatuta dago. Otsailaren 25ean, Konotop izeneko oblasteko bigarren hiri handiena kontrolatzeko gudua galdu zen ere, Errusiako mugatik 90 kilometrora dagoena.[31][32]
Sumy Oblastean, errusiar indarrek Sumy hiria bera harrapatzeko zorian egon ziren –Errusiako mugatik 35 kilometrora dagoena– liskarrak hasi zirenean, baina hurrengo Sumyko guduan, soldadu eta milizia ukrainarrek indar errusiarrei aurre egin zieten, hiri-borroka gogorrak eragin zituena. Ukrainako iturrien arabera, 100 tanke errusiar baino gehiago suntsitu eta dozenaka soldadu harrapatu zituzten.[33] Okhtirkan ere borrokak izan ziren.[34]
Martxoaren 4an egindako kanpainaren ebaluazio batean, Frederick Kagan-ek honako hau idatzi zuen: "Sumyko ardatza, gaur egun, Kievranzko errusiar aurrerapen-bide arrakastatsuena eta arriskutsuena da". Geografiak aurrerapen mekanizatuen alde egiten zuela adierazi zuen, lurra "laua eta biztanle gutxikoa delako, eta defentsarako posizio on gutxi eskaintzen dituelako".[35]
Sumyko gudua garatzen ari den bitartean, indar errusiarrak errepideetan aurrera doaz Sumytik; hala, martxoaren 4an, Brovari-ra iritsi ziren, Kiev hiriaren ekialdeko aldirira.[35]
Gerraren Ikerketarako Institutuaren arabera, errusiar indarrek erasoaldi honetan lurralde berririk ziurtatu ez dutenez –martxoaren 8tik–, litekeena da Kieveko ekialdeko erasoetan erabilitako indarrak zabaltzen aritzea, ukrainarren kontraerasoetatik defendatzeko Sumyko oblastean.[36]
Apirilaren 2an, Ukrainako Defentsa Ministerioak Kiev Oblast osoa, non Brovary dagoen kokaturik, inbaditzailerik gabe zegoela adierazi zuen, tropa errusiarrek alde egin ondoren.[37]
Apirilaren 4an, tropa errusiar gehienak Sumy Oblastetik erretiratu ziren, eta jada ez zuten hiri edo herririk okupatzen inguru horretan.[29] Geroago, Ukrainako agintariek baieztatu zuten tropa errusiarrak ere Txernihiv Oblastetik erretiratu zirela.[30]
Erasoaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailaren 24a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, Ukrainako "operazio militar berezia" iragarri ondoren, indar errusiarrek Errusiaren eta Ukrainaren arteko muga zeharkatu eta Kharkiv-erantz abiatu ziren. Bertan, Ukrainako erresistentziarekin topo egin zuten, Kharkiveko guduari hasiera emanez.[2] Bitartean, Konotop-en, ipar-ekialdetik aurrera zihoazen indar errusiarrek hiria inguratu eta setio-egoeran jarri zuten.[3]
Sumy-n, borrokak hiriaren kanpoaldean hasi ziren goizaldeko 3:00ak inguruan,[38] Sumyko guduari hasiera emanez. Bertan, ukrainarren eta errusiarren arteko gerrak egunez eta gauez jarraitu zuen. Goizeko 7:30etan, Okhtirka-n ere borrokak hasi ziren, Okhtirkako guduari hasiera emanez.[39] Kasu honetan, Ukrainako indarrek gogor egin zuten, eta errusiarrak erretiratu egin ziren.
Bien bitartean, misil errusiarrekin egindako eraso baten helburua Txuhuiveko aire-basea izan zen,[40] Bayraktar TB2 drone ukrainarrak zituena. OSINT-informazioaren arabera, erasoak kalteak eragin zituen erregaia biltegiratzeko guneetan eta aire-basearen azpiegituran.[41]
Otsailaren 25a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailaren 25eko goizaldeko 01:39an, indar errusiarrak Sumy hiritik erretiratu zirela jakinarazi zen.[42] Ukrainak, geroago, adierazi zuen bere indarrek Konotop hiriaren kontrola galdu zutela.[31][43]
Okhtirkan, berriz, BM-27 Uragan baten misilek hiri-eskola bat harrapatu zuten,[44] guardia bat hil eta haur kopuru zehaztugabe bat eta irakasle bat zaurituz. Hala ere, Ukrainako Indarrek gogor egin zuten, errusiarrak erretiratzera behartuz.[45]
Otsailaren 26a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kharkiveko Oblasteko gobernadore den Oleh Synyehubov-ek baieztatu zuen Kharkiv ukrainarren kontrolpean jarraitzen zuela. Era berean, etxeratze-agindua ere iragarri zuen hiri osoan.[46] Errusiako Defentsa Ministerioak geroago baieztatu zuen Ukrainako Indar Armatuen Hegazkinen-aurkako Misilen 302. Erregimentua, Kharkiveko Oblastean, egunean zehar errenditu zela.[47] Hala ere, Ukrainako agintariek baieztapena faltsutzat jo zuten.[48]
Sumyn, bestalde, berriro lehertu zuen Errusiako indarren eta Ukrainako Lurralde Defentsarako Indarren arteko gatazkak.[49][50] Errusiarrek hiriaren erdia harrapatzea lortu zuten egunean zehar, baina, iluntzean, ukrainarrek errusiarrak hiritik kanpo atzeratzea lortu zuten, Ukrainako Presidentearen aholkularietako bat den Oleksi Arestovitx-en arabera.[51] Sumyko alkatearen arabera, hiru baja zibil erregistratu ziren egun hartan.[52]
Dmitro Zhivitski-k, Sumyko Oblasteko Gobernadoreak, adierazi zuen sei zibil hil eta 55 zauritu EGONzirela errusiarrek OkhtIrka bonbardatu zutenean.[53] Rochan Consulting inteligentzia-taldearen arabera, Sumytik mendebaldera zeuden indar errusiarrek aurrera jarraitu zuten gauean, mendebalderantz, eta, dirudienez, Kievetik 150 kilometrora kokaturik zeuden.[54]
Otsailaren 27a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goizean goiz, Errusiako indarrek gasbide bat suntsitu zuten Kharkiven.[55] Goiz hartan bertan, indar errusiarrak hirian sartu ziren ere. Leherketak ere entzun ziren.[56] Ukrainako goi-aholkulari batek jakinarazi zuenez, Kharkiven sartu ziren ibilgailu errusiarren erdia suntsitu zituzten militar ukrainarrek.[57] Arratsaldean, funtzionario ukrainarrek, Synyehubov gobernadorea barne, esan zuten Kharkiv Ukrainaren kontrolpean jarraitzen zuela borroka gogorren ondoren.[58][59]
Hennadiy Matsegora-k, Kupiansk-eko alkateak, hiriaren kontrola errusiarren esku uztea onartu zuen, eta Ukrainako Indarrei leporatu zien inbasioa hasi zenean hiria uztea.[60] Honen ondorioz, ostean, Iryna Venediktova Fiskal Nagusi ukrainarrak traizioa leporatu zion Matsegorari.[61]
Bitartean, ibilgailu errusiar batzuk Sumyra abiatu ziren ekialdetik. Bertan, bi emakume hil zituzten Sumyko Aireportuan.[62]
Otsailaren 28a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 1ean, 70 soldadu ukrainar baino gehiago hil ziren errusiarrek Okhtirkako Base Militarrean egindako bonba termobariko batekin egindako bonbardaketa baten ondorioz, Dmitro Zhivitskii-ren arabera, Sumyko Oblasteko gobernadorea.[63][64] Era berean, petrolio-biltegi bat suntsitu zuten ere, hirian.[65]
2022ko martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 1a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiako paraxutistak goizaldean lurreratu ziren Kharkiven, eta Ukrainako indarrei aurre egiten hasi ziren aire-eraso baten ondoren, Ukrainako funtzionario militarren arabera. Hiriko ospitale militar baten inguruan ere liskarrak izan ziren paraxutista errusiarrak haren gainera jaitsi zirenean. Kharkiv eskualdeko poliziaburuak, Volodymyr Timoxko-k, geroago adierazi zuen egoera kontrolpean zegoela.[66]
Martxoaren 1ean ere, Ukrainako Komunikazio Berezien Estatuko Zerbitzuak adierazi zuen Bielorrusiako Indar Armatuak Txernihiv Oblastean sartu zirela eta, Bielorrusiako Hrodna hiritik, Txernihiv hirira joaten ari zirela. Txernihiv Oblasteko Gobernadore den Viatxeslav Txaus-ek, bitartean, Txernihiv hirirako sarbide guztiak gogor minaturik zeudela adierazi zuen.[67] Verkhovna Radak, halaber, adierazi zuen Bielorrusiako indarren 33 ibilgailu sartu zirela eskualdean. Hala ere, funtzionario estatubatuar batek adierazi zuen bere herrialdeak ez zuela horrelako jarduerarik ikusi, eta, gainera, Aliaksandr Lukaxenka-k –Bielorrusiako Presidenteak– ukatu egin zuen bere herrialdeko tropak Ukrainan sartu zirela.[68]
Geroago, Ukrainako agintariek ziotenez, Ukrainako indarrek 200 soldadu errusiar hil zituzten Kruta herrian, Txernihiv Oblastaren hegoaldean.[69][70] Zhivitskiik esan zuenez, indar errusiarrek Trostianets hiria bereganatu zuten, hiriko alkatearen hitzak bere hartuz.[71] Gaineratu zuen, halaber, Errusiako indarrak goizaldeko 01:03an sartu zirela hirian, Patio Borobileko atea eta arte-galeria bat suntsituz.[72]
Martxoaren 2a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konotop hiriko agintariek indar errusiarrekin negoziatu zuten, hiriko alkateak esan ondoren errusiarrek ohartarazi ziotela aurre ez egiteko edo hiria suntsituko zutela. Akordio bat lortu zen, eta, horren arabera, indar errusiarrek onartu egin zuten hiriaren funtzionamenduan ez sartzea, ezta tropak zabaltzea ere, egoiliarrek errusiarrak ez erasotzearen truke.[73][74] Bien bitartean, Rada Gorenak adierazi zuen Errusiak Iziumen egindako bonbardaketek zortzi pertsona hil zituztela.[75]
Martxoaren 3a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 3an, Errusiaren aireko eraso batek elektrizitate- eta berogailu-hornidura eten zuen Okhtirka hirian.[76] Geroago, Zhivitskik adierazi zuen bost pertsona zauritu zirela Artilleriaren 27. Brigadako eta Sumyko Estatu Unibertsitateko sail militarreko eraikinen bonbardaketaren ondorioz.[77] Errusiako indarrak Balakliia-n sartu ziren egunean zehar.[78] Egun berdinean, Errusiako Defentsa Ministerioak baieztatu zuen hiria errusiarren alde eroritakoa zela.[79]
Martxoaren 4a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Siniehubovek adierazi zuenez, Ukrainako indarrek kontraeraso bat egin zuten Kharkiven, errusiarrak atzera eramanez Sumy Oblastetik Estatuko mugatik harago.[80]
Martxoaren 7a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ukrainako armadak baieztatu zuen Txuhuiv hartu zuela berriro, Kharkivetik gertu dagoen herria, gauean zeharreko kontraeraso batean. Halaber, baieztatu zuen ere bi komandante errusiar hil zituela: Dmitri Safronov, Banatutako Marineen 61. Brigadako komandantea, eta Denis Glebov teniente koronela, Indar Aerogarraiatuen Aire-Asaltoko 11. Brigadako komandanteordea.[81] Egunean zehar, Ukrainako Defentsa Ministerioak adierazi zuen Vitali Gerasimov Errusiako maior jenerala Ukrainako indarrek hil zutela, bai eta errusiar armadako beste goi-mailako ofizial batzuk hil eta zauritu ere –Vitali Gerasimov maior jenerala barne–, Kharkivetik gertu izandako borroka batean.[82]
Gauean, Errusiako lineako komunikabideek jakinarazi zuten Izium hiria, Ukrainako 81. Brigada Aeromobilak defendatutako garraio-korapilo garrantzitsu bat, indar errusiarrek hartu zutela, baieztapen hori ofizialki baieztatu ez zen arren.[83]
Martxoaren 8a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 8an, berriz, indar ukrainarrek adierazi zuten errusiarrek Iziumen aurka egindako eraso bati aurre egin ziotela.[84] Bien bitartean, Ukrainaren eta Errusiaren arteko akordio bati jarraiki, zibilen lehen ebakuazioa egunean zehar egin zen, Sumyko egoiliarren ebakuazioarekin.[85]
Martxoaren 9a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Velika Pisarivka-n –Velika Pisarivka raionean– hiru zibil hil ziren errusiarren bonbardaketen ondorioz, Sumy Oblasteko Gobernadorearen arabera.[86] Lau zibil hil ziren Slobozhanske herrixkan, Izium Raionean, gauean jaurtigai batek beren etxea jo zuenean, Ukrainako Giza Eskubideen aldeko Komisarioa den Liudmila Denisova-ren arabera.[87]
Martxoaren 10a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetako Defentsa Departamentuko goi-funtzionario batek baieztatu zuen Txernihiv "isolatuta" zegoela.[88] Zhivitskik adierazi zuenez, gaueko Errusiako aire erasoek –gaueko 01:30en ondorengoek– Okhtirkan gasbide bat suntsitu zutela, bai eta errusiarrek Elektrobutprilad zentral zaharraren lurraldean egindako bonbardaketek hiru zibil hil zituztela.[89] Eguerdiko 14:20an, indar errusiarrek Nizhin hiria bonbardatu zuten BM-27 Uragan misil-jaurtigailuak erabiliz. Aleksandr Kodola alkatearen arabera, bi zibil hil ziren.[90]
Martxoaren 11a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi zibil hil ziren, gauean, errusiarren bonbardaketen ondorioz, Kerdilivxtxina herrixkan, Sumy Oblastean, Zhivitskiren arabera.[91] Bestalde, geroago, Ukrainako indarrek adierazi zuten Txernihiv Oblasteko bost hiri berreskuratu zituztela egunez, Baklanova Muraviika barne, bai eta pertsonalaren bi ibilgailu blindatu errusiar bereganatu zituztela.[92] Errusiarrek Derhatxi hirian egindako bonbardaketek hiru zibil hil zituzten, Viatxeslav Zadorenko alkatearen arabera.[93]
Martxoaren 12a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerraren Ikerketarako Institutuak adierazi zuen litekeena zela Ukrainako Lurralde Defentsako Indarren kontraerasoek Errusiak erasoaldi honetan duen komunikazio-lerro luzea mehatxatzea.[94] Bien bitartean, Ukrainako indarrek Txernihiv Oblasteko beste bi hiri berreskuratu zituztela adierazi zuten, bai eta errusiar indar gehiagoren aurrerapena eragotzi zutela, Kieverantz.[95]
Martxoaren 14a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kharkiveko Eskualdeko Fiskaltzak adierazi zuen bi zibil hil zirela errusiarrek etxeen aurka egindako bonbardaketetan, Kharkiven, bai eta haur bat hil zela errusiarren bonbardaketek Txuhuiveko haurtzaindegi bat jo ondoren.[96]
Martxoaren 17a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 17an, gutxienez 21 pertsona hil ziren Errusiako artilleriak Merefa-n egindako bonbardaketaren ondorioz.[97] Egunean zehar, Errusiako indarrek Izium hiria harrapatu omen zuten,[98] hiri barruan borrokek aurrera jarraitzen zuten arren.[99]
Martxoaren 24a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiak martxoaren 24ko goizean Izium hiria bere unitateen kontrolpean zegoela adierazi zuen,[100] Ukrainako funtzionarioek baieztapen hori gezurtatu egin zuten arren.[101] Egun horretan bertan, Udaleko diputatu batek CNNri adierazi zion errusiarrek hiriaren iparraldeko sektorea kontrolatzen zutela, hegoaldeko zatia ukrainarrek kontrolatzen zuten bitartean, eta indar errusiarrak haiek inguratzen saiatzen ari zirela.[102]
Martxoaren 31a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat astetako erasoen eta hilabeteko setioaren ondoren, Ukrainako indarrek Txernihiveko setioa haustea lortu zuten, Kiev eta eskualdeko hiriburua lotzen zituen errepide nagusia berreskuratuz.[13]
2022ko apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilaren 1a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiar indarrek Izium bereganatu zuten borroka garai luze baten ondoren. Tokiko agintarien arabera, Iziumeko bizitegi-eraikinen %80a suntsitu ziren gudua amaitzerako.
Apirilaren 4a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zhyvytsky Gobernadoreak adierazi zuen tropa errusiarrek ez zutela jada hiri edo herririk okupatzen Sumy Oblasten, gehienak erretiratu egin baitziren, Ukrainako tropak gainerako unitateen kanporatze-lanetan ari ziren bitartean.[29] Txaus Gobernadoreak, bestalde, adierazi zuen militar errusiarrak Txernihiv Oblastaren hiriburutik erretiratu zirela, eta "tropa batzuk" oraindik oblastean geratu ziren arren.[103] Errusiar indarrek, ustez, minak jarri zituzten erretiratu ziren leku askotan.[30]
Apirilaren 6a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pentagonoak baieztatu zuen armada errusiarrak Txernihiv Oblastetik erabat alde egin zuela, Sumy Oblasta, berriz, lehiatuta zegoela.[1]
Apirilaren 8a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zhyvytskyi Gobernadoreak apirilaren 8an adierazi zuenez, tropa errusiar guztiek Sumy Oblastetik alde egin zuten ere. Gaineratu zuenez, eskualdeko lurraldea ez zela segurua, Errusiako tropek utzitako lehergailuen eta beste munizio batzuen ondorioz.[104]
Kharkiv-inguruko kontraeraso ukrainarra (2022ko maiatza)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren 6an, Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW) kontraeraso ukrainar bat deskribatu zuen, "arku zabal batean zehar", Kharkivetik gertu, Ukrainak, egun hartan, "hainbat herri" berbereganatu zituela jakinaraziz; horien artean, Tsyrkuny, Peremoha eta Txerkaski Tyxkyren eskualde bat. Halaber, ISWk jakinarazi zuenez, Ukrainak Kharkiv hiria "Errusiaren artilleriaren irismenetik kanpo" arrakastaz bultza zezakeen zetozen egunetan.[28]
Maiatzaren 7an, Ukrainako Indarrek Kharkiven inguruan zeuden indar errusiarrak atzera eginaraztea lortu zutela jakinarazi zen, eta, ondorioz, hiria errusiarren eskuetatik are urrunago geratu zen.[32] Egun horretan bertan, Ukrainako Indarrek jakinarazi zuten Kharkivetik ipar-ekialdera beste bost herri berreskuratu zituztela.[33] Funtzionario ukrainar bat aipatuz, The New York Timesek adierazi zuen Kharkiveko gudua ez zela oraindik amaitu, baina, momentuz, Ukraina nagusi zela bertan, tropa errusiarrak zubiak suntsitzen eta erretiratzen ari ziren bitartean.[34]
Maiatzaren 11n, indar ukrainarrek beste lau kokagune berreskuratu zituztela adierazi zuten. Gainera, egun hartan bertan adierazi zenez, kontraeraso horrek, arrakasta izanez gero, Errusiako Indarrak Errusia–Ukraina mugatik kilometro batzuetaraino bultza zitzakeen.[36]
Maiatzaren 13an, jakinarazi zen Errusiak bere indarrak erretiratzea erabaki zuela, Kharkiv Oblast osotik.[37] Hurrengo egunean, maiatzaren 14an, ISWk jakinarazi zuenez, "[bazirudien] Ukrainak irabazi [zuela] Kharkiveko gudua".[2] Bestalde, Kharkiveko alkateak BBCri esan zionez, "azken bost egunetan ez zen bonbardaketarik izan hirian. Errusiarrek misil batekin eraso zuten hiria Kharkiveko Aireportutik gertu, Ukrainako aire-defentsak suntsitu zutena".[3]
Gudu-ostea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erasoaldia ia amaitu arren, Errusia–Ukraina mugan zehar, bereziki honen ipar-ekialdean, borrokak jarraitu zuten maiatzaren 14tik aurrera.[4][5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Pentagon: Russia has fully withdrawn from Kyiv, Chernihiv» Washington Post ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Losh, Jack. «The Kharkiv Resistance Has Already Begun» Foreign Policy (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «The city of Konotop in Sumy Oblast is under siege now, Russian military convoys are moving west towards Kyiv» Twitter (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ a b (Ingelesez) Strozewski, Zoe. (2022-05-16). «Russian sneak attack on Sumy area fails, Putin forces lose Ukrainian ground» Newsweek (kontsulta data: 2022-06-06).
- ↑ a b (Ingelesez) «Borders of Sumy region shelled from Russian territory» news.yahoo.com (kontsulta data: 2022-06-06).
- ↑ a b (Ingelesez) «Sumy Oblast missile strike: woman wounded, church and kindergarten damaged» news.yahoo.com (kontsulta data: 2022-06-06).
- ↑ https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-news-02-23-22/h_82bf44af2f01ad57f81c0760c6cb697c
- ↑ https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-news-02-23-22/h_d115a65e9b6348752422ad427fa83b95
- ↑ https://ca.news.yahoo.com/ukrainian-military-intelligence-says-russian-035652225.html
- ↑ a b c d https://www.newsweek.com/ukraine-russia-recapture-chuhuiv-kharkiv-region-armed-forces-claim-facebook-1685356
- ↑ https://metro.co.uk/2022/02/24/russian-platoon-surrenders-saying-they-didnt-think-they-had-been-sent-to-kill-16169716/
- ↑ a b https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-march-23
- ↑ a b (Ingelesez) Axe, David. «Ukraine’s Best Tank Brigade Has Won The Battle For Chernihiv» Forbes (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ https://web.archive.org/web/20220313112526/https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-march-12
- ↑ https://topcor.ru/24381-izjum-vzjat-chto-daet-rossii-kontrol-nad-jetim-vazhnym-ukrainskim-gorodom.html
- ↑ https://foreignpolicy.com/2022/04/01/ukraine-russia-war-guerrilla-partisans-civilian-militia/
- ↑ https://rama.com.ua/pri-obstrilah-sum-zaginuli-troie/
- ↑ https://nv.ua/ukr/ukraine/events/pod-sumami-rossiyskie-tanki-rasstrelyali-avtobus-s-grazhdanskimi-oga-50220517.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20220228023014/https://suspilne.media/211810-u-sumah-obstrilali-avto-zaginula-zinka/
- ↑ https://www.nst.com.my/world/world/2022/03/778861/71-children-killed-ukraine-so-far
- ↑ https://www.pravda.com.ua/news/2022/03/10/7329936/
- ↑ https://www.slovoidilo.ua/2022/03/10/novyna/suspilstvo/okupanty-obstrilyaly-nizhyn-urahaniv
- ↑ https://www.pravda.com.ua/news/2022/03/11/7330312/
- ↑ https://2day.kh.ua/kharkow/iz-za-obstrelov-rossiyskikh-okkupantov-dergachi-ostalis-bez-gaza-i-elektroenergii
- ↑ https://www.barrons.com/news/two-killed-in-kharkiv-bombardment-prosecutor-01647272707
- ↑ https://www.themoscowtimes.com/2022/03/17/at-least-21-dead-after-russian-shelling-of-east-ukraine-town-local-officials-a76978
- ↑ [17][18][19][20][21][22][23][24][25][26]
- ↑ a b (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Tavernise, Sabrina. (2022-02-24). «In Ukraine, Blasts Before Dawn, Outrage — Then Panic.» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Russian troops no longer hold any settlements in Ukraine's Sumy region, says governor» National Post 2022-04-04 (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ a b c Russian Military Leaves Chernihiv Region, Plants Mines In Many Areas - Governor Chaus
- ↑ a b (Ingelesez) Alexander Ward. «‘Almost not possible’ for Ukraine to win without West's help, Ukraine official says» POLITICO (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ a b «Ukraine war news from February 25: Kyiv suburbs breached, Russian forces face resistance, Zelensky warns Russia will ‘storm’ capital» Financial Times 2022-02-26 (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ a b (Errusieraz) «Бои под Сумами: артиллерия и "Байрактары" уничтожили 100 танков и 20 "Градов" оккупантов» Апостроф (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ a b (Errusieraz) «Российская военная техника заняла территорию бывшего аэропорта "Бердянск" - горсовет» www.unian.net (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ a b «Russian Offensive Campaign Assessment, March 4» Critical Threats (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 11» Institute for the Study of War (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ a b (Ingelesez) «Ukraine ‘retakes whole Kyiv region’ as Russia looks east» www.aljazeera.com (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ (Ukraineraz) «Росія атакувала українські міста: де відбулися бої» 24 Канал (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ukraineraz) «Ведеться бій в Охтирці, можливий артобстріл – Живицький» Радіо Свобода (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine: Video appears to show aftermath of missile strike on air base in Chuhuiv» Sky News (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) Sheetz, Michael. (2022-02-24). «Satellite imagery shows Russian attack on Ukraine from space» CNBC (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ «Ворог відступив: у Сумах біля кадетського корпусу закінчився переможний бій - 24 Канал» web.archive.org 2022-02-25 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ «Ukraine war news from February 25: Kyiv suburbs breached, Russian forces face resistance, Zelensky warns Russia will ‘storm’ capital» Financial Times 2022-02-26 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ukraineraz) Zaxid.net. «В Охтирці росіяни обстріляли дитячий садок та сховище з людьми» ZAXID.NET (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ «В Охтирці російські окупанти покидали БТРи та розбіглися — Геращенко» Новини Чернівці: Інформаційний портал «Молодий буковинець» (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ukraineraz) «Комендантська година у Харкові: тих, кого неідентифікують як військового, ліквідовуватимуть» Громадське радіо (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ «Russian Defense Ministry says 975 objects of Ukraine's military infrastructure disabled» www.aa.com.tr (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Center for Countering Misinformation: Russian reports about surrendered 302nd anti-aircraft regiment in Kharkiv region fake» Interfax-Ukraine (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine's Sumy city says fighting under way on streets» National Post 2022-02-26 (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine's Sumy city says fighting under way on streets» Reuters 2022-02-26 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ [https://twitter.com/kyivindependent/status/1497657843629109256 «⚡️President's Office: Sumy fully returned to Ukrainian control. Presidential advisor Oleksiy Arestovych wrote that despite earlier reports that half the city was under Russian control, it has now returned fully to Ukrainian control.»] Twitter (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ukraineraz) При обстрілах Сум загинули троє - Панорама. 2022-02-27 (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ukraineraz) «Швидкі не підпускають. Під Сумами російські танки розстріляли автобус із цивільними — ОДА» nv.ua (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Russian forces advance on Kyiv: fighting on fourth day of invasion» the Guardian 2022-02-27 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-02-27). «Ukraine says Russian troops blow up gas pipeline in Kharkiv» Reuters (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) staff, T. O. I.; AP. «Russian troops enter Kharkiv, Ukraine’s second-largest city» www.timesofisrael.com (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) AP, DAILY SABAH WITH. (2022-02-27). «Ukrainian army destroys half of Russian transport in Kharkiv: Top adviser» Daily Sabah (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Sullivan, Becky. (2022-02-27). «After a night of heavy fighting, Ukrainian officials say they still control Kharkiv» NPR (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) REUTERS, DAILY SABAH WITH. (2022-02-27). «Ukraine has restored full control of Kharkiv: Governor» Daily Sabah (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «In Kharkiv region, mayor admits to handing over city to occupiers» Ukrayinska Pravda (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Acusan de traición al alcalde de Kupyansk, ciudad del noreste de Ucrania» Agenciapi.co (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑ (Ukraineraz) Стрельцов, Ігор. (2022-02-27). «У Сумах обстріляли цивільне авто з дорослими та дітьми — загинула жінка» Суспільне | Новини (kontsulta data: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «More than 70 Ukrainian soldiers killed after Russian artillery hit Okhtyrka base» The Washington Times (kontsulta data: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «Huge armoured column nears Kyiv as ‘barbaric’ missile strikes continue» the Guardian 2022-03-01 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Prohibited bombs dropped on Okhtyrka, oil depot on fire» www.ukrinform.net (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) Zaczek, Zoe; 2022 - 5:21pm. (2022-03-02). «Russian paratroopers launch fresh attack on embattled Kharkiv» skynews (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) SABAH, DAILY. (2022-03-01). «Columns of Belarusian forces heading towards Ukraine's Chernihiv: Kyiv» Daily Sabah (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «US sees ‘no indication’ to back Ukrainian claim Belarus has joined Russia’s invasion» POLITICO 2022-03-01 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «About 200 Russian invaders killed in new battle near Kruty in Chernihiv region» www.ukrinform.net (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑ (Ukraineraz) «У новому бою під Крутами українці знищили приблизно 200 окупантів | Громадське телебачення» hromadske.ua (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Russian paratroopers launch fresh attack on embattled Kharkiv» skynews 2022-03-02 (kontsulta data: 2022-03-02).
- ↑ (Ukraineraz) «Тростянець захоплено агресором – голова ОВА» Інтерфакс-Україна (kontsulta data: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Khavin, Dmitriy; Botti, David; Tiefenthäler, Ainara. (2022-03-02). «Mayor in Ukraine asks his city’s residents whether they wish to fight or surrender.» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2022-06-06).
- ↑ (Errusieraz) «Бої на Сумщині – влада Конотопа провела переговори з окупантами після ультиматуму» РБК-Украина (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Russian war on Ukraine enters second week as apparent failure» Reuters 2022-03-03 (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Russian Forces Take Control of Europe's Biggest Nuclear Plant After Shelling It» Time (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Russian missile strikes Sumy, 5 wounded» Ukrayinska Pravda (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ukraineraz) «Балаклія: на територію громади зайшли російські війська - міський голова» Інформаційне агентство Українські Національні Новини (УНН). Всі онлайн новини дня в Україні за сьогодні - найсвіжіші, останні, головні. (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ (Ingelesez) «Russia hits communications facility in Kyiv, takes town near Kharkiv -Ifax» Arab News 2022-03-03 (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Ukrainian forces launch counterattack against Russian forces near Kharkiv» Ukrayinska Pravda (kontsulta data: 2022-03-07).
- ↑ (Ingelesez) Brugen, Isabel van. (2022-03-07). «Ukraine recaptures city of Chuhuiv, kills top Russian commanders: Officials» Newsweek (kontsulta data: 2022-03-07).
- ↑ «Ukraine claims it has killed another Russian general during fighting in Kharkiv | The Independent» web.archive.org 2022-03-08 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Errusieraz) «Изюм взят: что даёт России контроль над этим важным украинским городом» Малороссийский вестник Санкт-Петербурга (kontsulta data: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Russia to open Ukraine 'humanitarian routes', but fears persist» France 24 2022-03-08 (kontsulta data: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Two children among at least 21 killed in Sumy airstrikes, officials say» the Guardian 2022-03-08 (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ukraineraz) «Ворожа авіація бомбила вночі околиці Сум і Охтирку – голова ОДА» Українська правда (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ «71 children killed in Ukraine so far | New Straits Times» web.archive.org 2022-03-10 (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ (Ingelesez) CNN. (2022-03-10). «Russian forces have moved about 3 miles closer to Kyiv and Chernihiv is now "isolated," US defense official says» CNN (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ (Ukraineraz) «Ворожа авіація бомбила вночі околиці Сум і Охтирку – голова ОДА» Українська правда (kontsulta data: 2022-03-11).
- ↑ (Ukraineraz) «Окупанти обстріляли Ніжин із «Ураганів»» Слово і Діло (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ukraineraz) «Росіяни обстріляли будинки в селі на Сумщині, двоє загиблих» Українська правда (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ukraineraz) «Сили спротиву звільнили від росіян 5 населених пунктів на Чернігівщині» Українська правда (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Errusieraz) «Из-за обстрелов российских оккупантов Дергачи остались без газа и электроэнергии» 2day.kh.ua (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 12» Institute for the Study of War (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ukraineraz) «Українські захисники звільнили ще два населені пункти на Чернігівщині» Українська правда (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) Presse, AFP-Agence France. «Two Killed In Kharkiv Bombardment: Prosecutor» www.barrons.com (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) AFP. (2022-03-17). «At Least 21 Dead After Russian Shelling of East Ukraine Town – Local Officials» The Moscow Times (kontsulta data: 2022-03-22).
- ↑ (Ingelesez) «As it happened: Ukraine war latest: Gun battles as Russian troops reach Mariupol city centre, says mayor» BBC News (kontsulta data: 2022-03-22).
- ↑ (Ingelesez) «"RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 18"» Institute for the Study of War (kontsulta data: 2022-03-22).
- ↑ (Errusieraz) Новости, Р. И. А.. (20220324T1018). «Российские военные взяли под контроль город Изюм в Харьковской области» РИА Новости (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine denies Russian troops have captured key east city Izyum» www.timesofisrael.com (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ (Ingelesez) CNN. (2022-03-25). «FIRST ON CNN: Major infrastructure in central Izyum is destroyed, new satellite images show» CNN (kontsulta data: 2022-04-08).
- ↑ Some Russian Troops Still in Northern Ukrainian Region of Chernihiv - Governor
- ↑ (Ingelesez) «Sumy region liberated from Russian troops» Ukrayinska Pravda (kontsulta data: 2022-04-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]