Ilargi ate

Ilargi atea (txineraz Martxoko atea edo Apirileko atea bezala ezaguna) horma batean egindako irekiera zirkularra da. Ohikoa da txinatar lorategietan. Azpitik igarotzen denari zorte on ematen omen dio.[1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran Indoeuropar herrietako ohitura omen zen. Herri horiek Ilargiari debozioa zioten eta ate hauek haren sinboloa zen. Normalean, atearen erdiak horma gainditzen zuen eta harriekin osatzen zen.
Sineskeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun azpitik igarotzeak zorte ona dakarrela pentsatzen da. Zeelanda Berrian, esaterako, ezkonberriek horrela egiten dute bikotearen bizitzan dena ondo joateko.
Txinatar lorategietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilargi ateak (txineraz: 月亮 门, txinera sinplifikatuaz:: yu loi manh) goi mailako klaseen lorategietako sarrereetan erabiltzen da. Txinatik beste herrialdetara zabaldu da: Korea, Japonia, Vietnam... Pasabide zirkular hauek ilargi betearen sinboloak dira. Askotan ate hauek apaingarriak dira eta ez dira erabiltzen. Askotan, atearen beste aldean, lorategia ikusten da, teloi bat izango balitz bezala.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ilargi atea, National Bonsai and Penjing Museum, Ameriketako Estatu Batuetako Arboretum.
-
Ilargi atea Suzhouko Lorategietan.
-
Ilargi atea Hong Kongeko Lai Chi Kok parke txinatarrean.
-
Zhonghe parkea, Taipei.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .