Idilioa kirol zelaian
Idilioa kirol zelaian | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Aurelio Arteta |
Sorrera-urtea | 1915 |
Izenburua | Idilio en los campos de sport |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | pastela eta paperra |
Dimentsioak | 69,5 () × 49,5 () cm |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Athletic |
Idilioa kirol zelaian (gaztelaniaz: Idilio en los campos de sport) Aurelio Artetaren margolan bat da. 1913 eta 1915 artean margotu zuen, eta Rafael Moreno Pitxitxi eta bere neska-lagun (eta gerora emazte) Avelina Rodríguez agertzen dira. Beste bertsio batzuen arabera Ignacio Zuloagaren iloba zen Dolores Zuloaga eta Jose Maria Belaustegigoitia dira agertzen direnak[1].
Margolana Athleticen jabetzarena da, baina Bilboko Arte Ederren Museoan dago ikusgai.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolana Athleticek enkargatu zion Aurelio Artetari, eta ez-ohiko gai bat du enkargu baterako: jokalari baten eta jarraitzaile baten arteko maitasun irudia. Garai horretan goi klaseko emakume asko joaten ziren futbolera, baina Athleticek 1913tik aurrera erabili zuen ereserkiari erreferentzia bat bada ere, futbola ikustera zihoazen neskei buruz hitz egiten baitu[2]:
« |
En España entera triunfa |
» |
Artetak, beraz, esaldi hau islatu zuen margolanean.
Data
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohituraz esan da margolana 1917 inguru egin zuela, baina jokalariak praka urdinak daramatza, 1915ean erabiltzeari utzi egin zioten jantzia[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Pichichi es Dani» El Correo 2018-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ «Athletic Club de Bilbao. Calcio, arte, cultura e tradizione. Fútbol, arte, cultura y tradición» artefootball.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ Turuzeta, Josu, 1951-. El Athletic Club : origen de una leyenda o cuando el león era aún cachorro. ISBN 978-84-7148-523-6. PMC 811590017. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).