Edukira joan

Ideofono

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ideofonoa (ingelesez: Ideophone) sentsazioa transmititzeko pentsatutako hitza da, hala nola usaina, kolorea, forma edo soinua edo mugimendua. Ez da bakarrik soinua erreproduzitzen saiatzen, onomatopeia bezala. Onomatopeiak esanahien eta soinuen arteko lotura zuzena erakusten du;[1] ideofonoek, aldiz, beste motatako sentipenak ahalbideratzen dituzte. Dena dela, egile askok onomatopeiak eta ideofonoak kategoria berean elkartzen dituzte zeren eta sarritan bereiztea erraza ez baita. Fonosemantismo hauek hizkuntza guztietan aurkitzen dira eta itxura expresiboa duten erroak dira. Gainontzeko lexikoan ez dauden ezaugarri fonologiko/fonotaktikoak izan ohi dituzte, Mikel Martínez Aretaren esanetan.[2] Europar ez diren hizkuntzen oso erabiliak dira: japonieraz, zulueraz, koreeraz, tamileraz...

Abestietan, atsotitzetan eta poesian oso erabiliak dira.

Ideofonoak euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraide Ibarretxeren iritziz euskarak asko dauzka eta ez dira ez umeentzakoak soilik, ezta soinuen imitazioa soilik. Arreta jarriz gero, konturatzen gara zaharrek gehiago erabiltzen dituztela gazteek baino.[3]

  • duda-muda, zalantza
  • diz-diz, eguzkiaren izpiak
  • doi-doia, ia ez
  • gori-gori, oso beroa
  • loa, logura
  • irrist
  • ixilik
  • pil-pil, bor-bor; ur beroa edo irakiten ari dena adierazten du
  • bolo-bolo
  • sigi-saga; ertz edo angelu zorrotzen inpresio onomatopoetikoa
  • ttak; mugimendu azkarraren soinua

Ideofonoak ingelesez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko aipa daitezke:

  • gaga; ulergaitzak diren esapideak
  • boing; udaberri baten soinua askatzen ari da
  • boom; leherketa baten hotsa
  • bang; tiro baten hotsa
  • plisti plasta; ura zipriztintzen hotsa
  • dir-dir, ñir-ñir; argia adierazten du
  • ta-daa!; fanfarre baten soinua
  • thud; lurrean erortzen den zerbait astunaren hotsa
  • tiki-taka; denbora pasatzearen hotsa
  • zoom; azkar pasatzen den zerbaiten soinua

Ideofonoak frantsesez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • brille-brille
  • bonbon, bonboia
  • bla-bla, hizketa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]