Edukira joan

Ibon Urbieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibon Urbieta
Bizitza
JaiotzaOrio1967ko apirilaren 30a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Olympic.org: ibon-urbieta Edit the value on Wikidata

Ibon Urbieta Zubiria (Orio, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 30a) arraunlari ohia da;[1] gaur egun, entrenatzaile lanetan dihardu.

Bitan hartu du parte Joko Olinpikoetan: Bartzelonan eta Seulen.[2] 1990ean Tasmaniako Lake Barringtonen zilarrezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan.

Orioren traineruan aritu eta lau Kontxako Bandera (1996, 97, 98, 2000) eta Espainiako Traineru Txapelketa bi (1998 eta 99) lortu zituen. Gero, Zierbena, Pedreña eta Camargo klubetan aritu zen arraunlari-entrenatzaile, eta azkenik 2009an itzuli zen Oriora,[3] arraunlari profesional gisa bere azken saioak egitera.

Ondoren, entrenatzaile lanetan aritu da. Orio Arraunketa Elkartean aulki mugikorreko sailean aritu zen.[4], eta, gerora, Ur-Kirolakeko gaztetxoekin eta Donostiarra klubeko emakumeen traineruan.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Luis Mari ZULAIKA ISASTI «Ibon Urbieta Zubiria», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. www.sports-reference.com
  3. Aitor MANTEROLA: «Nahita eta halabeharrez», Berria, 2009-12-23.
  4. Sasoian, 15. zenbakia, 2012ko otsaila. Ikus 11. orrialdea.
  5. Ibon Urbieta será el entrenador de la trainera femenina de Donostiarra DV, 2024-09-10

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.