Iain Douglas-Hamilton
Itxura
Iain Douglas-Hamilton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ferne House (en) , 1942ko abuztuaren 16a (82 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | Lord David Douglas-Hamilton |
Ama | Prunella Stack |
Ezkontidea(k) | Oria Douglas-Hamilton Oria Douglas-Hamilton (1971 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Oriel College (en) Gordonstoun (en) |
Tesi zuzendaria | Nikolaas Tinbergen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zoologoa |
Jasotako sariak | |
Iain Douglas-Hamilton (Selukwe, egungo Zimbabwe, 1942ko abuztuaren 16a) britainiar zoologoa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an Manyara aintzirara joan zen, Tanzaniara, elefanteei buruzko lehen ikerketa zientifikoa egitera. Pakidermoak identifikatzeko eta haien egitura sozialak aztertzeko sistema asmatu zuen, ondorengo ikerketetan ere oinarritzat erabili dena.
Best-seller bat, Among the Elephants (Elefante artean) idatzi zuen bere emazte Oriarekin batera, Manyara aintziraren inguruko gertaerak kontatuz.
1976an elefanteak desagertzeko arriskuan zeudela jakinarazi zuen, eta boliaren salerosketari eta isileko ehiztarien jardunari leporatu zion errua.
1989an txosten bat argitaratu zuen azkeneko urteetako datuekin, eta boliaren salerosketa debekatzea lortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.