Ia guriak egin du
Ia guriak egin du | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Xenpelar |
Ezaugarriak | |
Argumentu nagusia | bakezaletasuna |
Ia guriak egin du Frantzisko Petrirena Rekondo "Xenpelar" bertsolariaren bertso sorta bat da. 1872an piztu zen Bigarren Karlistaldiaren bezperetan jarri zituen zortzi bertso hauek Xenpelarrek, gerran ez hasteko eskatzen.[1]
Bertsoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iya guriak egin du,
badegu zeñek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya!
Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!
Gerraren billa gau t'egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!
Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!
Umildadean alkarri
errespetua ekarri;
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi;
ori deseo nuke nik,
ixuri gabe odolik!
Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen;
ez da errez ibilltzen
anaiak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe;
ortan galduko gerade!
Gu gera iru probintzi,
lengo legerik ez utzi;
oieri firme eutsi,
naiz anka bana autsi;
jaioko dira berriyak,
gu gera euskal erriyak!
Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano;
aitak ill ziran baño
semeak oraindaño
legea degu guardatu;
letra zarrik ez ukatu!
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Perez Gaztelu, Elixabete. Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar. Bidegileak, euskara.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2024-10-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ia guriak egin du, Eñaut Agirrek kantatua, bertsoikasgela.eus
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Ia guriak egin du |