Edukira joan

ISO 690

Wikipedia, Entziklopedia askea

ISO 690 hainbat dokumentu motatako erreferentzia bibliografikoak arautzen dituen ISO araua da, dokumentu elektronikoak barne. Nazioarteko arau honek, nazioarteko estandar honek, zehazten du argitaratutako dokumentuen erreferentzietan zein osagai bibliografiko sartu behar diren eta zein ordenatan adierazi behar diren. Erreferentzia bibliografikoak ematerakoan, eredu batzuk ezartzen ditu.

ISO 690 arauak edo estandarrak zehazten du, dokumentu inprimatuetan zein inprimatu gabeko dokumentuetan, erreferentzia bibliografikoak nola eman.

Estandarraren azken bertsioa 2021ean argitaratu zen, eta mota askotariko informazio baliabideak biltzen ditu, monografiak, ekarpenak, patenteak, material kartografikoak, informazio elektronikoko baliabideak (ordenagailuko softwarea eta datu baseak barne), musika argitalpenak, grabatutako soinua, grabatuak, argazkiak, lan grafikoak, komikiak, eta hainbat motatako ikus-entzunezkoak, mugitzen diren irudiak eta sinkronizatzen zaizkion soinuak, besteak beste[1].

ISO 690 argitalpen akademikoei lotutako ISO arau batzuen artean dago, hala nola ISO 214, laburpenetarako arauak ezartzen dituena; ISO 2145, idatzizko dokumentuen zatiketa eta azpisailen zenbakikuntzari buruzko arauak eta ereduak ezartzen dituena; eta ISO 2014 eta ISO 3166, hurrenez hurren, daten eta herrialdeen kodeen erabilera zuzena ezartzen dutenak.

Puntuazioa eta idazkera estiloa ez dira estandarraren zatia; neurri handi batean, estandar honek edukia antolatu nahi du aurkezpena baino.

ISO 690ak erreferentziazko eskema bat proposatzen du elementu bibliografikoen ordena finkoarekin, non argitalpenaren data agertzen den leku eta argitaratzailearen "produkzio informazioaren" ondoren, baina salbuespena onartzen du Harvard sistemarentzat, zeinetan data sortzailearen izenaren ondoren agertzen den.

Estandarrak hiru aipamen metodo egiteko aukera ematen du:

  1. autorea eta data ("Harvard sistema"), non sortzailearen izena eta aipatutako iturriaren argitalpen urtea agertzen diren testuan;
  2. zenbakizkoa, zeinetan testuko zenbakiek - parentesi borobil edo karratuen artean edo goi-indizean- iturrietara bideratzen dute irakurlea, lehen aipatutako ordenaren arabera;
  3. oharrak, testuko zenbakiek - parentesi borobil edo karratuen artean edo goi-indizean -iturrietara bideratzen dute irakurlea, testuan agertzen diren ordenaren arabera zenbakituta[2].

Argitalpen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISO 690 arauaren lehen edizioa 1975ean argitaratu zen[3].

Bigarren edizioa 1987an argitaratu zen, eta patenteen aipamenen elementu espezifikoak bildu zituen, haiei buruzko ISO 3388:1977 araua zaharkituta utziz[4].

1997an, ISOk bigarren zati bat argitaratu zuen, dokumentu elektronikoen aipamenari eskainia[5]. Ondorioz, ISO 690 arauak bi zati bereizi zituen 1997tik 2010era: ISO 690:1987, oro har dokumentuei buruzkoa, eta ISO 690-2:1997, dokumentu elektronikoei buruzkoa.

2010ean, bi dokumentu hauek berrikusi eta lan bakarrean batu ziren, arauaren hirugarren edizioa osatuz[1].

Laugarren edizioa 2021eko ekainean argitaratu zen ISO 690:2021 gisa.

Argitalpen akademikoan, ISO 690 araua betetzea ez da askotan zorrotza izaten[6][7].

Arau orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren trataerari dagokionez, erreferentzia-bibliografikoen elementu guztiak (egilea, izenburua, edizioa, argitaletxea…) dokumentuaren jatorrizko hizkuntzan egon behar dute, euskarri-mota, deskribapen fisikoa, kontsulta eremua eta oharrak izan ezik, erreferentzia-bibliografikoen hizkuntzan aipatzen dira eta.

Tipografiaren aldetik kontuan hartu behar da, dena letra xehez idazten dela, idatziko dugu letra xehez; eremu jakin batzuk letra etzanez joango dira; eremu batzuk aukerazkoak dira; eremu jakin batzuk kakotxen artean (" ") jartzen dira; eta beste batzuk, kortxete artean ([]) edo parentesi borobilen artean ()[8].

Aipamen moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A eranskinak hiru metodo proposatzen ditu testu batean egindako aipu bat dagokion erreferentziarekin lotzeko, hau da, idazleak kontsultatu duen baliabidearen deskribapen bibliografikoarekin lotzeko. Metodo horiek arauak ematen ditu, informazio gisa, eta ez dute arau-baliorik. Gauza bera gertatzen da adibideetan emandako erreferentzien estiloarekin (arauak proposatutako erreferentzietatik ateratakoak).

Aipamenetan, parentesi artean, testuaren gorputzean aipatzen den baliabidearen egilearen abizena eta argitaratutako urtea adierazten da. Autorearen izena esaldian erabiltzen bada, parentesitik ateratzen da. Behar den orrikatzea urtearen ondoren ere adieraz daiteke. Baliabide bat baino gehiago aipatzen badira, parentesi berean sartuko dira, puntu eta koma batez bereizita.

La previsión de los ciclos económicos es posible para un organismo como el Estado (Hernández et al., 2007)[9]
euskaldunek talde trinko bat osatu zutela, eta Sevillako hiriaren dinamiken eta arapen ekonomiko-sozialaren babesean antolatu zirela (García Fuentes, 2003, 33) ............................................................................... ....................................... Artxiboetan lan egin zuen Enrique Otteren lan monografikoak, zeintzuen argitalpena bere ibilbide akademikoaren bukaeran eman ziren, funtsezkoak ditugu, gaiaren edozein ikerketarako iturri eta material esanguratsuak plazaratzen baitira (Otte, 1977; Otte, 2008)[10].
Stieg (1981b, p. 556) ; (Crane 1972) ; (Smith 1980 ; Chapman 1981)

Aipatutako baliabideen erreferentzia osoak zerrenda gisa aurkezten dira, ordena alfabetikoan ordenatuta. Baliabide bakoitzaren erreferentzian honako hauek ageri dira: sortzailearen izena, letra xehe batek zehaztutako argitaratze-urtea, eta deskribapenaren gainerakoa (urtea gabe).

GARCÍA FUENTES, Lutgardo (1991), Sevilla, los vascos y América: las exportaciones de hierro y manufacturas metálicas en los siglos XVI, XVII y XVIII, Madrid, Laida
— (2003), “Los vascos en la Carrera de Indias en la Edad Moderna: una minoría predominante”, [in] Temas Americanistas, 16, 29-49.

OTTE, Enrique (1977), Sevilla y sus mercaderes a fines de la Edad Media, BERNAL, Miguel eta COLLANTES DE TERÁN, Antonio (eds.), Sevilla, Universidad de Sevilla.              —Sevilla, siglo XVI: Materiales para su historia económica, Sevilla, Centro de estudios Andaluces. 

STIEG, M.F., 1981b, The Information Needs of Historians. College and Research Libraries. 42(6). p. 549-560


  • Zenbakizko sistema

Aipua parentesi artean, kortxete artean edo goi-indizean aurkezten da, aipatutako baliabide berri bakoitzari unitate bat gehitzen zaiolarik, 1etik hasita. Testuan gorago aipatutako baliabide bat berriz aipatzen denean, zenbaki bera erabiltzen da. Behar den orrikatzea, zenbakiaren ondoren ere adieraz daiteke. Zenbait baliabide aipatzen badira, dagozkien zenbakiak jarraian adierazten dira, koma batez bereizita. Adibidez:

Lorem ipsum sit amet(1), consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam(2), quis nostrud(3) exercitation ullamco laboris nisi ut(2) aliquip ex ea commodo consequat(1,4).


Aipatutako baliabideen erreferentzia osoak zerrenda gisa aurkezten dira, zenbakizko ordenaren arabera sailkatuta, testuan aipatzen diren ordenaren arabera. Baliabide bakoitzaren erreferentzian ordena zenbakia, sortzailearen izena eta deskribapenaren gainerakoa sartzen dira.

2. STIEG, M.F., The Information Needs of Historians. College and Research Libraries. 1981. 42(6). 549-560
  • Ohiko oharrak

Aipuak parentesi artean, kortxete artean edo goi-indizean jartzen dira testuan agertzen diren ordenaren arabera. Ohar horiek aipatutako baliabideen erreferentziak dituzte. Ohar batek hainbat baliabideri buruzko erreferentziak izan ditzake. Testuan aipatutako baliabide beraren ondorengo aipamenen kasuan, beste zenbaki bat duen ohar bat sortuko da.

Lorem ipsum sit amet1, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam2, quis nostrud3 exercitation ullamco laboris nisi ut2 aliquip ex ea commodo consequat1,4.
2. STIEG, M.F., The Information Needs of Historians. College and Research Libraries. 1981. 42(6). 549-560 or. 
3. STIEG, réf. 2. 555 or.

Erreferentzien zerrendetako sarrerak (ISO 690:1987)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISO 690ak egile-eskubideak ditu, eta ez da doakoa banatzeko. Unibertsitateetako liburutegi zerbitzuek arauaren laburpenak argitaratu ohi dituzte irakurleen eta ikerlarien esku dohainik jartzeko. Uneko edizioa baina zaharragoa den aurreko bertsioen aplikazioa ez da akats giza hartzen[11].

Egilearen lehentasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile bakarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentua egile bakar batek egin duenean, lehenengo elementua egilea izango da, era honetan jarrita: abizena edo abizenak, izena (osoa edo inizialekin), adib.: Torrealdai, Joan Mari (edo J. M.)

Torrealdai, Joan Mari. Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983. Zarautz (Gipuzkoa) : Susa, 2000. 260 

Bi edo hiru egile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentua bi edo hiru egileen artean egin dutenean, guztiak jartzen dira, aurrekoan aipatu den moduan, hau da: abizena(k), izena. Egileak honela bereizten dira: tartea, puntu eta koma eta tartea. Adibidez, Eguzkitza, Andolin (edo A.) ; Palazio Arko, Gorka (edo G.)

Eguzkitza, Andolin ; Palazio Arko, Gorka. Geografidatutegia : geografi-izen arrotzen ortografia eta ortoepia finkatzeko saioa. Bilbo : Argitarapen Zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1991. 183 

Hiru egile baino gehiago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentua hiru egilek baino gehiagok egin dutenean, egile guztiak aipatu daitezke edo haietako baten bat bakarrik. Azken kasu horretan, izenaren ondoren … et al. latindar laburdura jartzen da). Adibidez: Aranburu Gereño, Jon … et al.

Aranburu Gereño, Jon … et al. Lizarra ikastola : 25. urtemuga 1970-1995. [Lizarra] : Lizarra Ikastola, 1994. 67

Anonimoa

Egilerik agertzen ez den dokumentuetan edo erakunde baten lan kolektiboa ez denean (txostena, baliabideak…), lehenengo elementua izenburua da, letra etzanez idatzita. Adibidez: Euskal Herriko kultura-ohiturei, -praktikei eta –kontsumoari buruzko estatistika 2007-2008.

Euskal Herriko kultura-ohiturei, -praktikei eta –kontsumoari buruzko estatistika 2007-2008. Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008.  112, 112

Egilea erakunderen bat bada, eta dokumentua erakundearen baliabideetan edo bere jarduera administratiboan datzanean, lehenengo elementua erakundearen izena da eta kasu horretan ere erakundearen izena letra xehez idazten da. Adibidez: Oñatiko Unibertsitatea. Liburutegia

Oñatiko Unibertsitatea. Liburutegia. Oñatiko Unibertsitateko Liburutegiko XVII. mendeko obra inprimatuen katalogoa = Catálogo de obras impresas del siglo XVII de la Biblioteca de la Universidad de Oñate. Gerardo Luzuriaga Sanchez ; Josu Egaña Makazaga. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1998. 339 
Menpeko erakundea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundearen izena eta gero, puntu eta tarte baten bidez banatuta, menpeko erakundearen izena jartzen da; Adibidez: Euskadi. Aurrekontuaren Zuzendaritza

Administrazioaren erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabizi izen geografikoa aipatutzen da eta gero erakundea. Adibidez: Euskadi. Lehendakaritza

Erakundea oso ezaguna ez denean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku-izena parentesi artean aipa daiteke. Adibidez: Antso Jakituna Fundazioa (Gasteiz)

Egile laguntzaileak (zuzendaria, koordinatzailea, argitaratzailea, biltzailea, itzultzailea…)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile laguntzaileak ere kontuan hartzen dira, haien funtzioa, laburduraz edo hitzak osorik aipatuz. Egilerik agertzen ez denean, baina bai bigarren mailako egileak (zuzendaria, koordinatzailea, argitaratzailea, biltzailea, itzultzailea, etab.), hauek dira erreferentzia-bibliografikoaren lehendabiziko elementuak. Adibidez: Arrieta Sagarna, Mª Jose, koor.

Arrieta Sagarna, Mª Jose, koor. Hizkuntza, komunikazioaren eta teknologiaren garaian. Oñati : IVAP, 2007. 123

*Egilea agertzen denean, bigarren mailako egileak (zuzendaria, koordinatzailea, argitaratzailea, biltzailea, itzultzailea, etab.) izenburuaren ondoren aipa daitezke, era honetan: izena eta abizenak, eta garatzen duten funtzioa. Adibidez: Juan Navarro, mar. ; Lontxo Oihartzabal, itz. (mar.: marrazkiak; itz: itzultzailea)

Amestoy, J. I. ; Alamo, Benito del; Izquierdo, Pedro. Kontuz. Juanjo Navarro, mar.; Lontxo Oihartzabal, itz. Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritza, Babes Zibilerako Zuzendaritza, 1983. 47 
Abasolo, Maite … et al. Altxorrak eta bidaiak : haur kontabideen azterketak. Jon Kortazar, zuzendaria. Bilbao : Desclée de Brouwer, 1985. 145

Aleak eta orrialdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu honetan ez dira jartzen atalei edo orrialdeei (tomoak, faszikuluak, karpetak…) erreferentzia egiten dieten hitzak edo laburdurak.

135 (ez 135 or.)
4:6, 366 (ez 4 libk., 6. zk., 366 or.) 

Iturri edo baliabide motaren araberako ereduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monografia bat, aldizkakoa ez den liburu edo idazlan bat da, hau da, bolumen bakar batean osatua edo bolumen kopuru mugatu batean osorik argitaratzen dena.

Lominandze, DG V. Zikloi-uhinak plasman. ANk itzulia. Dellis; SMk argitaratua. Hamberger. 1. arg. Oxford: Pergamon Press, 1981. 206 or. Filosofia naturaleko nazioarteko seriea. Itzulpena: Ciklotronnye volny v plazme.  ISBN 0-08-021680-3.
Arrillaga, Pedro. Euskal Herria eta bere inguruneko txanpioien gida : agaricus l., Fr. generoaren azterketa = Guía de los champiñones del País Vasco y su entorno : estudio del género agaricus 1., Fr. Donostia : Aranzadi Zientzi Elkartea, 2004. 197
Altonaga, Kepa. Armand David, pandaren aita. Usurbil : Elhuyar, 2001. XIX, 251

Osagai bakoitza, honela jartzen da:

  • Egilea: Altonaga, Kepa
  • Izenburua eta azpiizenburua: Armand David, pandaren aita. Letra etzanez eta iturrian dauden bezala jarriko ditugu. Izenburua hizkuntza batean baino gehiagotan agertzen denean izenburu guztiak jar daitezke berdin-ikurraz ( = ) bereiztuta.)
  • Edizioa: 4. argit. zuz. eta egun. Soilik hizkuntza batean jarriko ditugu datu hauek, dokumentuan agertzen den moduan.
  • Argitalpen-datuak: Donostia : Erein, 1998 Soilik hizkuntza batean jartzen dira datu horiek, dokumentuan (lehen orrietan aurki daiteke gehienetan) agertzen den moduan.
  • Lekua: argitaletxearen izena, urtea Ez badakigu dokumentua zein urtetakoa den uste dugun urtea jartzen da, galdera-ikurrarekin: 2008?. Ez dira jartzen urtearekin batera agertzen ohi diren hitzak: L.G., D.L., cop., etab.
  • Aleak eta orrialdeak: Alearen zenbakia eta orrialde kopurua jartzen dira eta gorago esan den bezala, ez haiei orrialdeei erreferentzia egiten dieten laburdurak edota hitzak (or., libk., etab.)[8].

Monografia baten zatiak (atal edo kapitulu bat)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parker, TJ. eta Haswell, WD. Zoologiako testu-liburua. 5. arg., bol. 1. WDk berrikusia. Lang. Londres: Macmillan 1930. 12. atala, Phyllum Mollusca, or. 663–782.

Monografia bateko ekarpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wringley, EA. Parrokiako erregistroak eta historialaria. Altzairuzkoa, DJ. Parrokiako erregistroen indize nazionala. London: Society of Genealogists, 1968, 1, or. 155-167.

Serieak (aldizkariak, buletinak, egunkariak, etab.)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Komunikazio-ekipoen fabrikatzaileak. Lehen mailako industrien dibisio baten fabrikazioa, Statistics Canada. Atariko edizioa, 1970-. Ottawa: Statistics Canada, 1971–. Fabrikatzaileen urteko errolda. (ingelesez eta frantsesez). ISSN 0700-0758.

Aldizkari zientifikoak edota akademikoan eta aldizkarien artikuluak askotan kontsultazen apiatzen dira ikerketetan eta idazlan akademikoetan aipatzen dira. Aldizkariek ez dute autore bat eta beraz, aldizakriaren izena da jartzen den lehen elementua. Aldizkari bakoitza, gaur egun, ISSN kodearen bidez identifikatzen da, adibidez: Jakin. Donostia : Jakin, 1956. ISSN 0211-495X; Zeruko argia. Iruña : Aita Kaputxinoak, 1919-1980. ISSN 0213-9103

Sustrai : revista agropesquera. Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, 1985-    . ISSN 0213-330X
  • Izenburua eta azpiizenburua: Sustrai : revista agropesquera
  • Argitalpen-datuak: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, 1985-
  • Aldizkaria indarrean badago, sortutako urtea eta marratxoa jarriko ditugu: 1956- . Honez gero, argitaratzen ez bada, azken urtea ere jarriko dugu: 1919-1980
  • Zenbaki normalizatua: ISSN 0213-330X
Aldizkari elektronikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Argia [linean]. Donostia : Zeruko Argi Kooperatiba, 1980 http://www.argia.com/argia-astekaria/ [kontsulta: 2010eko martxoaren 22a]. ISSN: 0213-909X
Zerbitzuan : gizarte zerbitzuetako aldizkaria = revista de servicios sociales [linean]. Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua, 1986- http://www.zerbitzuan.net/ [kontsulta: 2010eko otsailaren 22a]. ISSN: 1134-7147
  • Egilea:
  • Izenburua eta azpiizenburua: Zerbitzuan : gizarte zerbitzuetako aldizkaria = revista de servicios sociales
  • Euskarri-mota: [linean]
  • Edizioa:
  • Argitalpen-datuak: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua, 1986-
  • Aldizkaria indarrean badago, sortutako urtea eta marratxoa jartzen dira: 1956- . Honez gero, argitaratzen ez bada, azken urtea ere jarrtzen da: 1919-1980
  • *Deskribapen fisikoa:
  • *Oharrak: aldizkakotasuna…
  • Erabilgarritasuna eta sarbidea (beharrezkoa da lineako dokumentuetarako): http://www.zerbitzuan.net/
  • Kontsulta-data (beharrezkoa izango da lineako dokumentuetarako): [kontsulta: 2010eko otsailaren 22a]
  • Zenbaki normalizatua: ISSN: 1134-7147

Serie bateko artikulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Weaver, William. Bildumagileak: aginte eginkizunak. Robert Emmet Brighten argazkiak. Architectural Digestio, 1985eko abendua, 42, ez. 12, or. 126-133.
Aldizkarien artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, artikulua sinatuta egon ohi da, autore batez edo hainbatez.

Kintana Goiriena, Jurgi. Ba al zekien Sabino Aranak euskaraz mintzatzen?. Uztaro, 2007. 63, 21-29
Torrealdai, Joan Mari. Francoren hizkuntza politikaren egungo errebisionismoa. Hermes, 2002. 4, 92-96
Intxausti, Joseba. Euskararen ofizialtasuna : zenbait aurrekari historiko. Euskera, 2007. 52:3, 1235-1249
Gartzia, Pruden. Kundera etorri duk hitaz galdezka. Jakin, 2005. 148, 75-86
  • Egilea (artikuluarena): Gartzia, Pruden
  • Izenburua (artikuluarena): Kundera etorri duk hitaz galdezka
  • Aldizkarien izenburua: Jakin
  • Urtea: 2005
  • Alea: 52:
  • Zenbakia: 148
  • Orrialdeak (artikuluenak): 75-86
Aldizkari elektronikoen artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bereziartua, Gorka. “Bi klik eta akabo sareko askatasuna”. Argia [linean]. 2010, 2223. http://www.argia.com/argia-astekaria/2223/bi-klik-eta-akabo-sareko-askatasuna/osoa [kontsulta: 2010eko martxoaren 22a]
Leturia Arrazola, Francisco Javier ; Etxaniz Urtiaga, Nerea. “Adinekoen eskubideak”. Zerbitzuan [linean]. 2009, 46. http://www.zerbitzuan.net/documentos/zerbitzuan/Adinekoen%20eskubideak.pdf [kontsulta: 2010eko martxoaren 26a]
  • Egilea (artikuluarena): Leturia Arrazola, Francisco Javier ; Etxaniz Urtiaga, Nerea
  • Izenburua (artikuluarena): “Adinekoen eskubideak”
  • Kakotxen artean jarriko dugu.
  • Izenburua eta azpiizenburua (aldizkariarenak): Zerbitzuan : gizarte zerbitzuetako aldizkaria = revista de servicios sociales
  • Euskarri-mota: [linean]
  • Edizioa:
  • Eguneratze-, berrikuspen-data:
  • Artikuluaren kokapena (dokumentu nagusiaren barruan): 2009, 46
  • Dokumentu nagusiaren data, alea eta zenbakia jarriko ditugu. Halaber, artikuluaren orrialdeak jar daitezke.
  • Erabilgarritasuna eta sarbidea (beharrezkoa izango da lineako dokumentuetarako):
  • http://www.zerbitzuan.net/documentos/zerbitzuan/Adinekoen%20eskubideak.pdf
  • Kontsulta-data (beharrezkoa izango da lineako dokumentuetarako): [kontsulta: 2010eko martxoaren 26a]


Batzarrak eta jardunaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
III. Onomastika Jardunaldien dokumentuak : Lizarra, 1990eko iraila. Bilbao : Euskaltzaindia, 2008. XVIII, 580
Aktak, Garapenerako Hezkuntzari buruzko III. Kongresua : hezkuntza eraldatzailea globalizazioaren erronken aurrean, Vitoria-Gasteiz, 2006 abenduak 7, 8 eta 9. Gema Celorio eta Alicia López de Munain, konpiladoreak. Bilbao : Hegoa, 2007. 120 
Iruña eta euskara ihardunaldiak, 1995eko abenduaren 18tik 20ra. Iruñea : Udala, 1996. 462

Monografien antzera aipatzen dir.

  • Egilea:
  • Izenburua: Iruña eta euskara ihardunaldiak
  • Izenburuaren ondoren, askotan agertuko dira batzarrak edo jardunaldiak egin zituzten lekua eta datak. Datu horiek ere izenburuaren ondoren aipatzen dira, baina letra arruntean.
  • Edizioa:
  • Argitalpen-datuak: Iruñea : Udala, 1996
  • Orrialdeak: 462

Batzarretako eta jardunaldietako txostenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzareetan edo jardunaldietan ikerlari batek edo ikerlari talde batek aurkeztutako txostena.

Lizundia, Jose Luis. Iragan hurbila, egungoa, betekizun amankomunak = Pasado reciente, actualidad y quehaceres comunes. In: Iruña eta Euskara Ihardunaldiak, 1995eko abenduaren 18tik 20ra. Iruñea : Udala, 1996. 13-19
Kintana, Xabier. Euskal eta Kartveliar izen batzuren kidetasunaz. In: Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak. Bilbo: Euskaltzaindia, 1981, 261-267
  • Egilea (txostenarena): Kintana, Xabier
  • Izenburua (txostenarena): Euskal eta Kartveliar izen batzuren kidetasunaz
  • In: (Ik. monografiak) Monografien atalean azaldutako eremu berak jartzen dira.
  • Egilea:
  • Izenburua: Iruña eta Euskara Ihardunaldiak
  • Argitalpen-datuak: Iruñea: Udala, 1996
  • Aleak eta orrialdeak (txostenarenak): 13-19

Egunkarietako artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoetxea, Arantza ; Basabe, Mikel. Euskarak arreta berezia behar du marko hirueledunean ere. Gara. 2010eko martxoaren 11. 9
Pagola: Aurrekaririk gabeko aldaketa behar du Elizak. Berria. 2010eko martxoaren 11. 11
Carrere Souto, Maider. Emakumeok, jalgi gaitezen plazara. Deia. 2010eko martxoaren 9a. 4
  • Egilea: Carrere Souto, Maider
  • Izenburua: Emakumeok, jalgi gaitezen plazara
  • Egunkariaren izena: Deia (Izen osoa, laburdurarik gabe.)
  • Data: 2010eko martxoaren 9a
  • Data osoa jarriko dugu (urtea, hilabetea eta eguna).
  • *Atala: Atalaren izena jar daiteke.
  • Orrialdea (artikuluarena): 4

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) 14:00-17:00. «ISO 690:2021» ISO (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  2. ISO 690:2010.
  3. ISO 690:1975.
  4. ISO 690:1987.
  5. ISO 690-2:1997.
  6. (Ingelesez) Delgado López‐cózar, Emilio. (1999-08-01). «ISO standards for the presentation of scientific periodicals: little known and little used by Spanish biomedical journals» Journal of Documentation 55 (3): 288–309.  doi:10.1108/EUM0000000007147. ISSN 0022-0418. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  7. (Ingelesez) Bertin, Marc; Atanassova, Iana. (2012-07). «Semantic Enrichment of Scientific Publications and Metadata: Citation Analysis Through Contextual and Cognitive Analysis» D-Lib Magazine 18 (7/8)  doi:10.1045/july2012-bertin. ISSN 1082-9873. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  8. a b Martin, Eva; Luzuriaga, Gerardo. Erreferentzia-bibliografikoen oinarrizko gida laburra. .
  9. (Gaztelaniaz) Estilo Harvard resumen. Zaragoza.
  10. Rojo Sierra, Amaia. (2022). «Merkurioren sareetan. Sevillako euskal merkatari, nabigatzaile eta negozio gizonen sare sozioekonomikoak (1480-1540)» Kondaira: euskarazko historia aldizkaria sarean 19 (Zenbaki berezia), 2022 (Zenbakiaren gaia: Historialari euskaldunen nazioarteko VI. topaketak. Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak): 27-38. ISSN 1698-9287 ISSN-e 1698-9287..
  11. (Ingelesez) 14:00-17:00. «ISO 690:2021» ISO (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]