Humberto Delgado
Humberto Delgado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Humberto da Silva Delgado |
Jaiotza | Brogueira (en) , 1906ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Olivenza, 1965eko otsailaren 13a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Santa Engrácia (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Aita | Joaquim da Silva Delgado |
Ama | Maria do Ó Pereira Delgado |
Hezkuntza | |
Heziketa | Colégio Militar (en) |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Portugalgo Aire Armada |
Gradua | jeneral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Humberto da Silva Delgado (Boquilobo, Portugal, 1906ko maiatzaren 15a - Villanueva del Fresno, Badajoz, Espainia, 1965eko otsailaren 13a) militar eta politikari portugaldarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demokrazia ezartzearen aldeko eta Errepublikako lehendakarigai izan zen 1958. urtean. Oliveira Salazarren gobernuak galarazi egin zion hauteskunde-kanpaina amaitzea, eta armadatik baztertu zuen handik urtebetera ekintza politiko subertsiboak antolatzen zituela salaturik.
Directorio Revolucionario Ibérico de Liberación (euskaraz: «Askapenerako Iberiar Direktorio Iraultzailea») erakunde armatuko kide nabarmena izan zen.
Brasilen erbesteraturik egon ondoren, 1965. urtean Espainiara hurbildu eta Portugalgo Polizia Politikoak harrapatu zuen. Villanueva del Fresnon hil zuten, Portugalgo mugatik hurbil.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humberto Delgado |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.