Edukira joan

Hubberten teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatu Batuetako gobernuaren 2004ko aurreikuspenak petrolio-ekoizpenaren inguruan

Hubberten teoriak dio area geografiko batean, bai eskualde batean zein planeta osoan, petrolioaren ekoizpen-tasak kanpai itxurako kurba bat osatuko duela. Petrolioaren gailurraren oinarrian dagoen teorietako bat da, eta M. King Hubbert estatubatuar geofisikariaren izena eman zaio.

Hubberten kurban ekoizpen goreneko puntu bat zehazten da hobi berrien aurkikuntza-tasan, ekoizpen-tasan eta ekoizpenaren metaketan oinarrituz. Kurbaren hasieran (gailurraren aurretik), aurkikuntza berrien eta azpiegituren gehikuntzaren ondorioz ekoizpen-tasa handitu egiten da. Kurbaren amaieran (gailurraren ondoren), ekoizpena jaitsi egiten da baliabidearen agorpenaren ondorioz.

Hubberten gailurraren teoriaren oinarrian ideia bat dago: lur azpian dagoen petrolio-kantitatea mugatua dela, eta beraz, aurkikuntza-tasa, hasieran oso azkar hazten dena, gero puntu gorenera iritsi eta jaitsi egingo dela. Petrolioaren erauzketa-tasak aurkikuntzen kurbari jarraitzen dio denbora-tarte baten ondoren, normalean 35 urte ingurukoa[1][2].

Teoria honek petrolioaren industrian lan egiten zuen M. King Hubbert geofisikari estatubatuarraren izena darama, berak proposatu baitzuen 1956an. Hasieran teoriak ez zuen harrera onik eduki petrolioaren industrian, baina ordutik onarpen zabala irabazi du. Hubbertek aurresan zuen Estatu Batuetako petrolio-ekoizpenaren gorena 1965-1970 inguruan gertatuko zela; izatez, gailurra 1970an gertatu zen, baina gero, fracking teknikei esker, munduko erreserbak handitu egin ziren eta petrolio-gailur altuago eta berriago bat ezarri zen.

  • (Gaztelaniaz) Antonio Turiel. Petrocalipsis. Crisis energética global y cómo (no) la vamos a solucionar. Alfabeto Editorial. 2020. 978-84-17951-10-8

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Jean Laherrere, "Forecasting production from discovery", ASPO Lisbon May 19-20, 2005 [1]
  2. (Ingelesez) J.R. Wood, Michigan Technical University Geology Department Oil Seminar 2003 [2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]