Hizkuntza uralo-altaikoak
Itxura
Hizkuntza uralo-altaikoak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
hizkuntza aitzin-hizkuntza | |
Hizkuntza kodeak |
Hizkuntza uralo-altaikoak[1], zenbait hizkuntzalariren arabera, Uraletako eta Altaiko hizkuntza taldeak biltzen dituen familia bakarra da, hitz multzo komuna baino areago egituren antzekotasuna oinarri duena. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- bokalen arteko armonia;
- aurrizkirik eza;
- hizkuntza erromanikoetan preposizioen bidez adierazten diren gramatika aldaketetarako atzizkiak erabiltzea;
- gramatika generorik ez izatea, eta
- formen antzekotasuna hala izenen nola aditzen alorrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019-4-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 178. araua. Euskaltzaindia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |