Edukira joan

Hizkuntza erraztasunak dituzten udalerriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1. Comines-Warneton 2. Mesen 3. Mouscron 4. Spiere-Helkijn 5. Ronse 6. Flobecq 7. Bever 8. Enghien 9. Drogenbos 10. Linkebeek 11. Sint-Genesius-Rode 12. Wemmel 13. Kraainem 14. Wezembeek-Oppem 15. Herstappe 16. Voeren 17. Malmedy 18. Waimes 19. Lontzen 20. Raeren 21. Eupen 22. Kelmis 23. Burg-Reuland 24. Sankt Vith 25. Amel 26. Bütgenbach 27. Büllingen[1]

Hizkuntza erraztasunak dituzten udalerriak (nederlanderaz Faciliteitengemeente, frantsesez Communes à facilités linguistiques, alemanez Fazilitäten-Gemeinde) Belgikan zenbait udalerriren estatus linguistiko ofiziala izendatzeko erabiltzen den esapidea da.

Legez ez da izen hori erabiltzen[2] baina 1962ko azaroaren 8ko eta 1963ko abuztuaren 2ko legeen arabera udalerri hauek estatu honetako gainontzekoetan dauden hizkuntza ofizialtasunean (Brusela-Hiriburua eskualdean elebitasuna eta beste hiru eskualde linguistikoetan -frantses, nederlandera eta aleman hiztunak- oro har elebakartasuna) aldaketa eta salbuespen batzuk jasotzen dira.

Zertan datzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneko lan eta zerbitzuei dagokienez elebakarrak dira (hau da, administrazioak hizkuntza bakarrean egiten du lan) baina kanpokoei begira publikoarekin bi hizkuntza erabiltzen ditu.

Horietako zenbaitetan hiritarrek dokumentu batzuk bigarren hizkuntza batean (eta ez soilik udalerria dagoen eskualde linguistikoarenean) eskura ditzake. Agiriak ere udalerri batzuetan ele biz argitaratzen dira baina ez guztietan.

Hezkuntza sisteman "erraztasunak" daude Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzan baina ez Bigarrenean.

Udalerri zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kale-izen elebiduna Beverren.

Hauek dira erraztasunak dituzten udalerriak, eskualde administratibo, linguistiko eta probintziaka aurkeztuta; izena hizkuntza ofizial nagusian emanda dago, eta parentesi artean, bigarren hizkuntzan (frantsesa fr, nederlandera nl, alemana de) eta zenbait kasutan inon ofizialak ez diren Oïl hizkuntza batzuetan: valoiera (wa) eta pikardiera (pcd).

Mendebaldeko Flandrian:

Ekialdeko Flandrian:

Flandriako Brabanten[3]:

Linburgon:

  • Herstappe
  • Voeren (fr Fourons, wl Foron); Bruselako aldiriekin batera eztabaidarik sutsuenak sortu dituena.

Valonian, eskualde frantses-hiztunean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainauten:

Liejan, "erraztasunak" alemanarentzat[4]

Liejan, "erraztasunak" aleman eta nederlanderarentzat soilik Hezkuntza arloan:

Hizkuntza-gatazka Voerenen.

Valonian, eskualde aleman-hiztunean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liejan, "erraztasunak" frantsesarentzat[5]:

Aurreko hamarkadetan herri batzuetan gehiengo linguistikoak aldatzearekin hizkuntza bakoitzaren estatusa ere aldatu ahal zen, ia beti nederlanderaren kalterako, eta bereziki Bruselaren inguruan, non hiriburuko frantses hiztunen mugimenduek aldirietako herrien frantsestea ekartzen zuten. Hori dela eta, flandriarrek muga linguistikoa behin betiko ezartzeko eskatu zuten. 1962-1963an hala egin zen, eta harrezkero, udalerri bakoitzean administrazioak lan-hizkuntza bakarra du.

Salbuespenezko estatusa lortzen zutenen zerrenda ez da batere sistematikoa eta are gutxiago azken hamarkadetan hizkuntza bakoitzaren ehunekoak aldatu egin direlako; bigarren hizkuntzako hiztunak %10era heltzen ez diren udalerri batzuek (adibidez Flobecq) erraztasunak dituzte, baina herenera ere heltzen ez diren batzuei ez zaie estatus hau onartzen.

Interpretazio desberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik erraztasunak modu desberdinetan interpretatu dira bi komunitate linguistiko nagusietan, eta hori gaur egun ere gatazka iturria da.

  • Frantses hiztunentzat "erraztasunak" norbanakoaren eskubideen aitortza ziren eta dira.
  • Nederlandera hiztunentzat ordea behin-behineko neurriak ziren, gutxiengoa hobeto integratzeko ezarriak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eskualde linguistikoen mapa nederlanderaz; udalerrien izenak bakoitzaren hizkuntza ofizial nagusian.
  2. "Estatus berezia duten udalerriak", "udalerri periferikoak", "muga linguistikoko udalerriak" eta antzeko esapideak baliatzen dira.
  3. Denak BHV barruti eztabaidatuan.
  4. "Malmedy aldeko udalerriak" deituta.
  5. Eskualde linguistiko aleman-hiztuna osatzen duten bederatzi udalerriak dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantses hiztunen aldekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nederlandera hiztunen aldekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]