Hitza (egunkaria)
Itxura
Hitza izenburua duten agerkariak EKTk argitaratzen dituen eskualdeko egunkariak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001eko abenduaren 18an kaleratu zen Egunero Tolosaldeko egunkariaren lehen alea, baina Euskaldunon Egunkariaren itxieraren ostean Euskal Herri osora zabaldu zen probisionalki, eta eskualdeko egunkariak Tolosaldeko Hitza izena hartu zuen. Euskaldunon Egunkariko langile ohiek Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) sortu zuten, euskarazko egunkari nazional berria sortu, eta eskualdez eskualde tokian tokiko herri egunkariak sustatzeko, horien artean Tolosaldeko Hitza.
Ildo horretan, EKTren baitako Bertako Hedabideek eraginda, hainbat eskualdetan Hitza egunkariak sortu dira azken urteotan, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarte eragileen laguntzarekin:
- Tolosaldeko Hitza, 2001eko abenduaren 11n. Gaur egun Tolosaldeko Ataria da.
- Oarsoaldeko Hitza, 2003ko ekainaren 24an. Gaur egun Oarso Bidasoko Hitza izena du.
- Lea-Artibaialdeko Hitza, 2003ko azaroaren 11n.
- Urola Kostako Hitza, 2004ko otsailaren 20an.
- Goierriko Hitza, 2004ko urriaren 4an.
- Irutxuloko Hitza, Donostian, 2005eko otsailaren 17an.
- Busturialdeko Hitza, 2005eko abenduaren 15ean.
- Behe Bidasoako Hitza, 2009ko martxoaren 27an. Gaur egun Oarso Bidasoko Hitza izena du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hitza
- Tolosaldeko Hitza
- Busturialdeko Hitza
- Goierriko Hitza
- Irutxuloko Hitza
- Oarso Bidasoko Hitza
- Urola-Kostako Hitza
- Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza