Hiru mosketariak
Hiru mosketariak | |
---|---|
![]() Maurice Leloiren 1894ko irudia. | |
Datuak | |
Idazlea | (1844) |
Argitaratze-data | 1844ko martxoa-uztaila |
Generoa | Historikoa, abentura |
Jatorrizko izenburua | Les trois mousquetaires |
Herrialdea | Frantzia |
Formatua | Inprimatua (azal gogorra) |
Euskaraz | |
Izenburua | Hiru mosketariak |
Hiru mosketariak (frantsesez Les trois mousquetaires), Alexandre Dumas frantziar idazlearen eleberri bat da, haren eleberririk ezagunenetako bat. Istorio horretan, D'Artagnan izeneko gazte baten abenturak kontatzen dira, bere etxetik, musketari bihurtzeko irten ondoren. D'Artagnan ez da izenburuko mosketarietako bat, Athos, Porthos eta Aramis musketarien kidea baizik.
D'Artagnanen istorioak handik hogei urtera eta Bragelonneko bizkondea eleberrietan segitzen du. Dumasen hiru obrok D'Artagnanen eleberriak dira.
Hiru mosketariak lehen aldiz atalka argitaratu zen Le Siècle aldizkarian, 1844ko martxoa eta uztaila bitartean. Hartarako, Bibliothèque Nationalen aurkitu zituen eskuizkribuetan oinarritu zela esan zuen Dumasek. Gatien de Courtilz de Sandrasek (Kolonia, 1700) Dumas Mémoires de Monsieur d'Artagnan, capitaine lieutenant de la première compagnie des Mousquetaires du Roi ("D'Artagnan jaunaren memoriak, Erregeren Mosketarien lehen konpainiako teniente kapitainarenak") liburuan oinarritu zela frogatu zuen. Liburu hori Marseillako liburutegi publikoak utzi zuen, eta uzte fitxa egundaino iritsi da (Dumasek berarentzat hartu zuen liburua Parisera itzuli zenean).
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]D'Artagnan gazteak Gaskonia jaioterria utzi du, Parisera joateko, hor Luis XIII.a Frantziakoaren zerbitzura sartu nahi baitu. Bidean, kalte batzuk izan ditu, nagusiki bere izaera gogorragatik. Horren ondorioz, Athos, Porthos eta Aramis mosketariei aurre egin behar die. D'Artagnanek bere kemena frogatu ondoren, hiru mosketariekiko areriotasuna adiskidetasun bihurtu da. Arroxelaren setioan izan zuen ekintza ausartaren ondorioz, mosketarien taldean onartua da. Laurak batera Richelieu Kardinal boteretsuarekin eta Lady Winterrekoarekin –Milady izenaz ezagunagoa da– borrokan sartu dira, Ana Austriakoa erreginaren ohorea salbatzeko. Izan ere, Kardinalak, azpijoko baten bidez, erreginaren eta George Villiers Buckinghamgo dukearen arteko maitasun harremana agerian utzi nahi du, baina mosketariak beren abenturarik arriskutsuenean hasi dira. Besteak beste, Ingalaterrara joan behar dute.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Three Musketeers (1921eko filma)
- The Three Musketeers (1948ko filma)
- The Three Musketeers (1973ko filma)
- The Four Musketeers (1974ko filma)
- The Fifth Musketeer (1979)
- The Return of the Musketeers (1989)
- The Three Musketeers (1993ko filma)
- The Musketeer (1981)
- The Three Musketeers (2011ko filma)
Marrazki bizidunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- D'Artacán y los tres mosqueperros, japoniar-espainiar marrazki biziduneko telesaila; haren pertsonaiak txakurrak dira.