Hiru eskuen Andre Mariaren ikonoa
Hiru eskuen Andre Mariaren ikonoa (serbieraz: Богородица Тројеручица) gaur egun Hilandar monasterioan, Grezian dagoen Athos mendiaren gordetzen den ikono ospetsua da. Andre Maria hori Serbiako babeslea da.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru eskuen Andre Mariaren kondaira Bizantziar Inperioaren garaikoa da. Leon Isauriarrak, Bizantzioko enperadoreak, 730an, ikonoak debekatu zituen eta guztiak puskatzeko agindua eman zuen. Joan Damaskokoak aginduaren aurka jarri zen eta, oso azkarra zen aurkaria desagerrarazteko, enperadoreak kalifari idatzi zion itxuraz Joanek sinatutako idazkia non Damasko bizantziarrei entregatzea proposatzen zuen. Garai hartan Joan Damaskokoa kalifaren gortean zegoen. Gutun horretaz oinarrituta Joanen aurkako traizio akusazioa zabaldu zen. Kalifak, traizioaz sinetsita, Joan atxilotu zuen eta, Xariak agintzen duen moduan, erlijiozaleri eskuineko eskua mozteko agindua eman zuen. Horrela egin zen. Ondoren, Joanek eskua berreskuratu zuen eta Andre Mariari otoitz egin zion; Maria Joanen aurrean agertu zen eta eskua bere tokian jarri zion berriro ere; horren truke, kantak eta himnoak haren ohorean idazteko promesa eskatu zion. Mirakulua eskertzeko, Joanesek ikono batean zinopari (ex-voto) moduan esku bat jarri zuen. Eta horrela gero asko errepikatu den ikono berri baten eredua sortu zuen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizioaren arabera Athos mendian ikonoa San Savari eman zioten, horrela aspaldiko profezia osatuz. Geroztik Serbiako babeslea izan da ikono hau eta, kondairaren arabera, erresuma aurrera atera zen, sarritan, berari esker. Dena dela, gaur egun gordetzen den ikonoa ez da jatorrizkoa, XIV. mendekoa baizik, beraz, kopia bat da. Gaur egun Athos mendiko Hilandar monasterioan, dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dusan T.Batakovic, Histoire du peuple serbe 2005, Éditions L'Âge d'Homme. ISBN|282511958X