Hiromi Uehara
Hiromi Uehara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hamamatsu, 1979ko martxoaren 26a (45 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mihara Yasuhiro (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hamamatsu Kita High School (en) Berklee College of Music Hōsei Unibertsitatea |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta jazz musikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Hiromi’s Sonicbloom |
Genero artistikoa | jazza jazz fusion (en) post-bop (en) Bebopa contemporary jazz (en) jazz rock (en) avant-garde jazz (en) |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Telarc International Corporation (en) |
hiromiuehara.com | |
|
Hiromi Uehara, japonieraz 上原ひろみ (Hamamatsu, Shizuoka, Japonia, 1979ko martxoaren 26a) jazz konpositorea eta piano-jotzailea da. Teknika bertutetsua erabiltzen du, eta energiaz betetako emanaldiak eskaintzen ditu, bere konposizioetan hainbat genero nahasten ditu: jazza, rock progresiboa, musika klasikoa eta fusio-musika.[1]
2024ko uztailaren 4an Getxo Jazz Jaialdiaren 47. edizioan parte hartu zuen Sonicwonder bandarekin.[2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiromi musika klasikoa ikasten hasi zen sei urte zituela. Zortzi zituenean, Noriko Hakita piano-irakasleak jazzaren munduan sartu zuen. Hamalau urte zituela Txekiar Orkestra Filarmonikoarekin jo zuen. Hamazazpi urterekin Chick Corea ezagutu zuen kasualitatez Tokion, eta hurrengo egunean zuen kontzertura gonbidatu zuen. Japoniako Nissan bezalako konpainientzat jingle-konpositore gisa urte batzuetan lan egin ondoren, Bostongo Berklee College of Music-en (Massachusetts) sartu zen.[4] Han, Ahmad Jamalek hezi zuen, eta, graduazioa amaitu aurretik, Telarc jazz diskoetxearekin kontratu bat sinatuta zuen.
2003an estreinaldia izan zuenetik, Hiromik bira ugari egin ditu munduko bazter guztietan, eta jazz-jaialdi ugaritan agertu da.
Hiromiren hirukotea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiromiren hirukotea, hasieran, Mitch Cohn baxu-jotzailea eta Dave DiPadron bateria-jotzaileak osatu zuen. 2004an, Brain izeneko bigarren albuma grabatu zuen Tony Grey baxu-jotzailearekin (Berkleeren lankide ohia) eta Martin Valihora bateria-jotzailearekin.
Hiromi's Sonicbloom
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko urriaren 19an, hirukoteak David Fiuczynski gehitu zion bere taldeari Jazz Factoryn (Louisville, Kentucky).
Orduz geroztik, Time Control eta Beyond Standard azken bi albumetan agertu da haiekin, eta kontzertuetako biretan ere laguntzen die.
Trio Proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Trio Project da Anthony Jackson baxu-jotzailearekin eta Simon Phillips bateria-jotzailearekin osatutako hirukote berriaren izena, Voice diskoarekin debuta egitn zuena. [5] Disko horretan nabarmentzen da Jackson-en Jazz Fusion planteamendua Phillipsen estilo progresiboarekin konbinatuta. [5]
Hiromi Piano boskotea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiromik formazioaren erregistroa aldatu zuen hari laukote klasiko bat erabiliz bi biolin, biola eta biolontxeloarekin. Diskoaren estiloa, COVID-19 pandemian ekoitzi eta grabatutakoa, bere aurreko grabazioetatik urrundu zen musika klasikoaren eragin nabarmenarekin, nahiz eta Jazzean jatorri argia duten pasarte eta esaldiak barne.
Tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiromik Yamaha CFIII-S kola-pianoa jotzen du, Nord Lead 2 eta Clavia Nord Electro 2 73 eta Korg microKORG erabiltzen ditu.[6]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio-albumak ("Hiromi's Sonicwonder")
- Sonicwonderland (2023)
Soinu-bandak ("Hiromi")
- Blue Giant (2023)
Estudio-albumak ("Hiromi")
- Another Mind (2003)
- Brain (2004)
- Spiral (2005)
- Place to Be (2009)
- Spectrum (2019)
Estudio-albumak ("Hiromi's Sonicbloom")
- Time Control (2007)
- Beyond Standard (2008)
Estudio albumak ("The Trio Project")
- Voice (2011)
- Move (2012)
- Alive (2014)
- Spark (2016)
Estudio albumak ("Hiromi The Piano Quintet")
- Silver Lining Suite (2021)
Zuzeneko albumak
- Duet (2009) Chick Corearekin Tokyo Blue Note-n zuzenean grabatutako albuma.
- Live in Montreal (2017) Edmar Castañedarekin batera Montrealeko Jazz Jaialdian grabatutako zuzeneko albuma.
DVDak
- Hiromi Live in Concert (2009, 2005ean grabatua)
- Hiromi's Sonicbloom Live in Concert (2007)
- Solo Live at Blue Note New York (2011)
- Hiromi: Live In Marciac (2012)
Lankidetzak
- Jazz in the Garden (2009) Stanley Clarkeren hirukotearekin batera.
- The Stanley Clarke Band (2010)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jackson, Grant. (April 23, 2010). Hiromi On Piano Jazz. NPR Music.
- ↑ «Stacey Kent, Hiromi Uehara, James Carter, Bill Frisell eta Kurt Rosenwinkel ariko dira Getxoko Jazzaldian» Berria 2024-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aizpuru, Miguel. (2024-06-10). «El Getxo Jazz cierra un cartel que toca todos los palos del género» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ Boston Globe interview
- ↑ a b Concord Music Group - "Voice" by Hiromi
- ↑ Hiromi :The Solo Piano Sorcery of Place To Be. Keyboard Magazine.