Hilda Phoebe Hudson
Hilda Phoebe Hudson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cambridge, 1881eko ekainaren 11 |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Chiswick eta Londres, 1965eko azaroaren 26a (84 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College Newnham College (1900 - 1904) Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1904 - 1905) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Arthur Berry (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, akademikoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Newnham College (1905 - 1912) Bryn Mawr College (1912 - 1913) University House (en) (1914 - 1919) Admiralty (en) (1919 - 1921) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Student Christian Movement of the United Kingdom (en) auxiliary movement of the Student Christian Movement of the United Kingdom (en) |
Hilda Phoebe Hudson (Cambridge, 1881eko ekainaren 11 – Londres, 1965eko azaroaren 26a) matematikari ingelesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematikari familia bateko kidea, bere lehen ikerketa 10 urte besterik ez zituela argitaratu zuen Nature aldizkarian.[1] 1900ean Hudsonek beka bat lortu zuen eta Newnham Collegen sartu zen Cambridgeko Unibertsitatean, 1903an graduatu zen, eta lehen mailako ikasleen 7. Wrangler aipamena eskuratu zuen. Berlingo Unibertsitatean urtebete gehiago eman ondoren, Newnhamera itzuli zen 1905ean, lehenik matematikako irakasle gisa eta gero ikertzaile elkartu gisa. Dublingo Trinity Collegek ad eundem MA gradua eman zion, eta geroago DSc gradua, 1906an eta 1913an, hurrenez hurren.[2]
1916an Ronald Rossekin lan egin zuen, epidemiologia eta gaixotasunen hedatzeari buruz.[3] Lehen Mundu Gerraren ondorioz, Hudsonek ez zuen epidemiologiari buruzko lan gehiago argitaratu, 1917an Aire Ministerioarekin bat egin baitzuen ingenieritza aeronautikoan lan egiteko.[4] Lan horregatik, OBE izendapena jaso zuen 1919an.
Hala ere, epidemiologia eta ingenieritza aeronautikoa proiektu paraleloak izan ziren, Hudsonen ikergai nagusia geometria aljebraikoa izan baitzen.[5]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ruler and Compasses, Longman's Modern Mathematical Series, 1916, berrarg. Squaring the circle lan-bilduman, New York, Chelsea Publishing Co., 1953 [sarean irakurgai].
- Cremona Transformations in Plane and Space, Cambridge University Press, 1927.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Simple Proof of Euclid II. 9 and 10» Nature 45 (1156): 189–189. 1891-12-01 doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ (Ingelesez) «Hudson, Hilda Phoebe (1881–1965), mathematician» Oxford Dictionary of National Biography doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ Ross, Ronald; Hudson, Hilda P.. (1917-05-03). «An application of the theory of probabilities to the study of a priori pathometry.—Part III» Proceedings of the Royal Society of London. Series A, Containing Papers of a Mathematical and Physical Character 93 (650): 225–240. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ (Ingelesez) Royle, Tony. (2017-11-01). «The impact of the women of the Technical Section of the Admiralty Air Department on the structural integrity of aircraft during World War One» Historia Mathematica 44 (4): 342–366. doi: . ISSN 0315-0860. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ Hudson, Hilda P. (Hilda Phoebe), 1881-. (2008). Cremona transformations : in plane and space. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-35882-8. PMC 183147922. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).