Herriaren Alde
Herriaren Alde HA | |
---|---|
Sorrera | 19941 |
Desegitea | Abertzaleen Batasunean barneratu zen. |
Eremua | Ipar Euskal Herria |
Ideologia politikoa | Ezkertiarra, abertzalea |
1 Patxa eta Oldartzen kolektiboetako kideek sortua. |
Herriaren Alde, HA, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta ezkertiar bat izan zen. 1994an sortu zen Patxa eta Oldartzen taldeen hurbiltzearen ondorioz. Nazio arloko borrokari, gizarte arlokoa gehitzearen beharra azpimarratu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea sortu zelarik, Asterixen komikietan oinarritua den Baiona Ttipiko Patxa plazako margolan famatua margotu zuten[1]. Bertan espainiar eta frantziar poliziak ageri dira, lupa batez handitua den Euskal Herriari begira. Margolana gaur egun oraino ikusten ahal da.
Herri Batasunarekin, EMArekin eta Euskal Batasunarekin akordio bat sinatu zuen 1994an.
1995 urte bukaeran GAL erakundea lagundu zuten Frantses polizia batzuen izen-deiturak agertarazten zituen afitxa bat atera zuen[2]. Honen ondorioz, izendatutako polizietarik batzuek, Joël Cathala, Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek, salaketa jarri zuten alderdiaren kontra, difamazioa egiten zutela erranez[2][3][4]. Enbata eta Ekaitza hedabideetako zuzendariak eta Herriaren Aldeko kide bat epaituak izan ziren horren kari 1996ko otsailean[2][5]. Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik baina Enbatako Jakes Abeberri eta Herriaren Aldeko Jakes Bortairu isuna ordaintzera zigortuak izan ziren[2]. Cathala poliziaburuari 590.000 libera ordaintzera kondenatua izan zen Bortairu eta Enbatak 210.000 libera ordaindu zuen[3][6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen iturrietako bat Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa da.
- ↑ (Frantsesez) «Bayonne : les murs de la « place Patxa » gardent la parole» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ a b c d Jakes Bortairu, Oroit eta Sala taldeko kidea: “GALen ekintzek lagundu dute Frantziak errefuxiatuei begira izandako jarrera aldaketa” |. (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ a b Asurmendi, Mikel. (2000-02-06). «ESTATU ARRAZOIA VERSUS DEMOKRAZIA: OROIT ETA SALA» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ (Frantsesez) «Joël Cathala: «Des innocents ont été tués par le GAL»» L'Humanité 1996-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ (Frantsesez) «Deux journaux basques en procès avec trois policiersIls se plaignent d'articles les associant au GAL.» Libération.fr 1996-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ (Frantsesez) ««Comment? J'aurais vendu des informations au GAL?». Devant le tribunal, le commissaire Joël Cathala poursuivait hier en diffamation l'AFP et InfoMatin.» Libération.fr 1996-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).