Edukira joan

Hermann Reichenaukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hermann Reichenaukoa

Abbey of Reichenau (en) Itzuli abade

1048 - 1054
Berno of Reichenau (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAltshausen1013ko uztailaren 18a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaAbbey of Reichenau (en) Itzuli1054ko irailaren 24a (41 urte)
Familia
AitaWolfrad II Graf von Aleshausen
AmaHiltrude von Trauchburg und Saulgau
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
latina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkronikagilea, musikagilea, musikaren teorikoa, musikologoa, matematikaria, astronomoa, astrologoa, historialaria, idazlea eta poeta
MugimenduaErdi Aroko musika
Santutegia
Irailaren 24
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Erlijio-ordenaBeneditar

Musicbrainz: acd1c707-20bd-4697-a74f-2c3a54200692 Discogs: 833313 IMSLP: Category:Hermannus_Contractus Edit the value on Wikidata

Hermann Reichenaukoa, Hermann der Lahme, Hermannus Contractus edo Herimannus Augiensis (Altshausen, 1013ko uztailaren 18Reichenauko abadia, 1054ko irailaren 24a) alemaniar monje beneditarra, musikagile, matematikari, astronomo, astrologo, historialari, idazle eta olerkaria izan zen.

Wolfrat II.a Altshausen-Veringeneko (Wurtemberg) kondearen semea izan zen. Haurtzarotik paralitikoa izan zen eta Contractus ezizena jaso zuen. 1020an Reichenau uhartera joan zen, beneditarren monasterio batera, eta han eman zuen bizitza osoa, irakaskuntzan eta ikaskuntzan.

Monje beneditar ordenatua izan zen eta poesia erlijiosoan eta musika konposizioan nabarmendu zen. Kronikak idatzi zituen eta matematika, astronomia, geometria, medikuntza eta gnomonikan nabarmendu zen.

Monasterioko abade hautatu zuten eta han hil zen. Hermannen kultua eta beatifikazioa Eliza Katolikoak berretsi zituen 1863an.

"Salve Regina", "Veni Sancte Spiritus" eta "Alma Redemptoris Mater" egozten zaizkio.

  • Chronicon eta beste lan batzuk Johannes Sichardek bilduak Chronica eruditissimorum auctorumen, Basel 1529.

Matematika eta astronomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • De mensura astrolabii
  • De utilitate astrolabii
  • De mense lunari
  • Qualiter multiplicationes fiant in abaco
  • De conflictu rithmimachiae
  • Carmen de octo vitiis principalibus
  • De musica
  • De monochordo
  • Opuscula musica
  • Hermanni Contracti Musica