Hercules (konstelazioa)
Hercules | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Her |
Genitiboa | Herculis |
Sinbologia | Herkules |
Eremua | 1225 gradu karratu (5. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 1 |
Izarrik distiratsuena | α Herculis (itxurazko magnitudea 2,8) |
Konstelazio mugakideak | Draco (konstelazioa), Boötes, Corona Borealis, Serpens (konstelazioa), Ophiuchus, Aquila (konstelazioa), Sagitta (konstelazioa), Vulpecula (konstelazioa) eta Lira (konstelazioa) |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 17 h |
Deklinazioa | 30° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztailea | |
+90° eta −50° latitude bitartean ikusgai. |
Hercules edo Herkules[1][oh 1] —latinez: Hercules— Ipar hemisferioko konstelazio handi bat da. Herkules heroi mitologikoa irudikatzen du. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat[2], bosgarren handiena.
Eguzki-apexa, hau da, Eguzkiak galaxiaren erdigunearen inguruko orbitan duen higiduraren norabidea erakusten duen zeruko puntua, Hercules konstelazioan dago, ξ Herculis izarretik gertu.
Izar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- α Herculis (Ras Algethi edo Rasalgethi), 3,31ko magnitudekoa, izar-sistema hirukoitza da. Haren izar nagusia erraldoi gorri aldakor bat da.
- β Herculis (Kornephoros), 2,78ko magnitudekoa, konstelazioko distiratsuena. Izar erraldoia da, horia.
- γ Herculis, 3,74ko magnitudeko erraldoi zuria. Izar bitarra da; 11,9 eguneko periodoa du.
- δ Herculis (Sarin), 3,12ko magnitudeko izar zuria; izar bitarra da.
- ε Herculis, 3,91ko magnitudeko izar bitarra.
- ζ Herculis, 2,89ko magnitudekoa, konstelazioko bigarren distiratsuena, distira desberdineko bi izar horiz osatua.
- η Herculis, 3,49ko magnitudeko erraldoi horia.
Hercules konstelazioak, izarrez gainera, bi kumulu globular nabarmenenetariko bi ditu: M13 eta M92.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..
- ↑ (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |