Edukira joan

Henry Van de Velde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Van de Velde

Bizitza
JaiotzaAntwerp (en) Itzuli1863ko apirilaren 3a
Herrialdea Belgika
 Alemania
BizilekuaVilla Bloemenwerf (en) Itzuli
HeriotzaZürich eta Oberägeri1957ko urriaren 15a (94 urte)
Hobiratze lekuaTervuren Communal Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maria Van de Velde (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Ganteko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
nederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea, margolaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, barrualdeen dekoratzailea, bitxi diseinatzailea eta furniture designer (en) Itzuli
Lantokia(k)Italia
Enplegatzailea(k)Ganteko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaDeutscher Werkbund (en) Itzuli
Les XX
MugimenduaArt Nouveaua
modernismoa

Henry Van de Velde (Anberes, 1863ko apirilaren 3a - Oberägeri, Zug kantonamendua, 1957ko urriaren 25a) belgikar arkitektoa, diseinatzaile eta pintorea izan zen.

Parisko Julian akademian egin zituen ikasketak eta Carolus Duranen lantegian lan egin zuen. Margolaritzan, dekorazioan edo are arkitekturan egindako lanagatik baino gehiago, obra bere osotasunean hartzeagatik da ezaguna. Hiru aldi bereizi ohi dira Van de Velderen obran.

Bloemenwerf etxerako diseinatutako aulkia, 1895
  • Lehenean (1890-1902) modernismoaren teorialari gisa nabarmendu zen. Bere etxea izan zen bere lehen lanetako bat: Bruselatik gertu dagoen Uccleko Bloemenwerf (1895). Beste zenbait etxetako dekorazioa egin zuen, Hageneko Folkwang Museokoa (1902), besteak beste. Lantegi bat ere sortu zuen (Ixelles, 1898), eta jantziak, brodatuak, ohialak, paper pintatuak, bitxiak, zeramikak, eta gauza arruntak diseinatu zituen.
  • Bigarren aldian (1902-1914) Alemanian lan egin zuen gehienbat, eta estiloz, postmodernistatzat hartzen da. Besteak beste, Werkbund antzokia eraiki zuen Kolonian (1914).
  • Hirugarren aldian (1918-1956) Herbehereetan lan egin zuen batik bat. Aipagarriak dira Ganteko Unibertsitateko liburutegia (1936), eta Kröller-Müller Museoa (1937-1954).

Ganteko Unibertsitateko irakasle ere izan zen. Bere teoria Dotrina Orriak (1942) liburuan agertu zuen. Modernismoaren bultzatzaile eta teorilari nagusietako bat izan bazen ere, Van de Velderen estiloak konstruktibismo-aldera egin zuen eta, pixkana, hasierako dekoratibismo sinbolistatik urrundu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Van de Velde Aldatu lotura Wikidatan