Hektografo
Hektografoa edo gelatina-kopiatzailea aparatu bat da, inprimaketa mekanizatuak edo kopiak eskuz egiteko balio duena. Eredu nagusi batetik kopiak egiteko aukera ematen du, eta, horretarako, gelatinazko xafla bat erabiltzen du. Xafla hori hidrofilikoa denez, ur-oinarriko tintak xurgatzen ditu. Ondoren, orri gainean paper bat sakatzean, jatorrizko patroitik aurrez kopiatutako tinta transferitzen du.
Egungo erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, asko apaldu da hektografoen erabilera, inprimaketa teknika motela baita gaur egungo inprimagailu eta fotokopiagailu modernoekin alderatuta. Fotokopiagailuak hedatu aurretik, ikastoletan, esaterako, bera erabiltzen zuten ikasleentzako ariketak kopiatzeko. Gaur egungo erabileren artean, transferra egiteko erabiltzen da tatuajeetan eta artearen munduan, fototipia izeneko kalitate handiko inprimaketetan (collotype ingelesez), zeinak gelatinaren printzipio bera erabiltzen baitu tintaren euskarri gisa, baina, horrez gain, jatorrizko patroiaren transferentzia eransten du plaka fotosentikor edo pintatu zuzen baten bidez. Abantaila bat du: kolore asko erabil daitezke, eta kolore-gradazioak egiteko.