Edukira joan

Hego Kalifornia Beherea

Koordenatuak: 25°26′N 111°53′W / 25.44°N 111.88°W / 25.44; -111.88
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego Kalifornia Beherea
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaLa Paz
GobernadoreaVíctor Manuel Castro Cosío MORENA
LaburduraB.C.S.
Diputatuak4
Geografia
Koordenatuak25°26′N 111°53′W / 25.44°N 111.88°W / 25.44; -111.88
Azalera73.922 km²
Demografia
Biztanleria637.026 biztanle (2010[1])
Dentsitatea8.62 bizt/km²
www.bcs.gob.mx
Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».

Hego Kalifornia Beherea[2] (gaztelaniaz: Baja California Sur) Mexiko ipar-mendebaldeko estatu federala da. Hego eta mendebaldean Ozeano Barea du, ekialdean Kaliforniako golkoa eta iparraldean Kalifornia Beherea. 73.922 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 637.026 biztanle zituen.[1] Hiriburua La Paz da.

Kaliforniako penintsularen hegoaldean dago. Mendikate batek zeharkatzen du estatu osoa, eta horren ondorioz sortaldeko kostaldea oso malkarra da. Topografia horren eta euri urritasunaren ondorioz ez da sortzen ur laster iraunkorrik. Klima basamortukoa da; bero handia egiten du, eta urteko batezbesteko prezipitazioa 100-200 mm artekoa da behealdeetan; leku garaiak apur bat hotzagoak eta hezeagoak dira. Aipagarria da El Vizcaíno biosfera erreserba, Gizateriaren ondare izendaturik dagoena.

Baliabide naturalen eta komunikazioen faltak asko mugatu du estatuaren garapena. Nekazaritza da jarduera garrantzitsuena (kotoia, garia, artoa, alpapa), lurpeko ura landak ureztatzeko erabiliz garatu dena. Arrantza, garrantzitsua izan bazitekeen ere, ez da asko ustiatu. Zilar, burdin eta magnetita meategiak daude, baina bide azpiegituren falta dela eta ezin izan dira ustiatu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]