Gwendolyn Brooks
Itxura
Gwendolyn Elizabeth Brooks (Topeka, Kansas, 1917ko ekainaren 7a - Chicago, Illinois, 2000ko abenduaren 3a) estatubatuar poeta, idazle eta irakaslea izan zen. Bere lanean pertsonen ospakizunak eta komunitateko herritar arrunten eguneroko bizitzari buruz idatzi zuen. 1950ean Annie Allen lana idatzi zuen[1], eta liburu horregatik Poesiaren Pulitzer Saria irabazi zuen. Pulitzer saria jaso zuen lehen afroamerikarra izan zen[2].
Bere idazle ibilbidean zehar sari eta merezimendu asko irabazi zituen. Chicagon bizi zela, Illinoisko poeta laureatu izendatu zuten 1968an, 32 urtez mantendu zuen ardura[3]. 1976an lehenengo emakume afroamerikarra izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Artearen eta Letren Akademian sartzen[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Banks, Margot Harper. (2012). Religious allusion in the poetry of Gwendolyn Brooks. McFarland & Company ISBN 978-0-7864-4939-2. PMC 770876350. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Watkins, Mel. (2000-12-04). «Gwendolyn Brooks, Whose Poetry Told of Being Black in America, Dies at 83 (Published 2000)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ «Illinois Poet Laureate» web.archive.org 2015-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ (Ingelesez) «Obituary: Gwendolyn Brooks» the Guardian 2000-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).