Gustav Holst
Itxura
Gustav Holst | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gustavus Theodore von Holst |
Jaiotza | Cheltenham, 1874ko irailaren 21a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1874ko irailaren 21a - 1927ko apirilaren 12a) Erresuma Batua (1927ko apirilaren 12a - 1934ko maiatzaren 25a) |
Heriotza | Londres, 1934ko maiatzaren 25a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Chichester Cathedral (en) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College Royal College of Music Pate's Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Charles Villiers Stanford |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, libretista eta musika-irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa opera |
Musika instrumentua | tronboia |
|
Gustav Holst, jaiotza-izenaz Gustavus Theodore von Holst (Cheltenham, Ingalaterra, 1874ko irailaren 21a - Londres, Ingalaterra, 1934ko maiatzaren 25a), ingeles musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege Kontserbatorioko irakaslea izan zen. Hasieran Wagnerren eragina jaso zuen, eta geroago Stravinskirena. Gehienbat lan sinfonikoz osaturiko obra du, eta ekialdeko moldeak zein Ingalaterrako antzinako musikako erritmo irregularrak erabili zituen. Kontrapuntuzko estiloa eta izaera politonala dira Holsten musikaren ezaugarri nabarienak.
Obra ezagunenetako batzuk: Rig Veda, koro eta orkestrarako (1903); Planets, orkestrarako suitea (1916); The Hymn of Jesus (1917).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Holst |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.