Gurutze zelta
Zelta gurutzea, gurutze katolikoa biribil batekin elkartuz eratutako irudi edo erlijio ikono bat da. Sinbologia eztabaidagarria du, nahiz eta jatorri jentil edo paganoa izan dudarik gabe.
Beste euskarazko izendapen batzuk: gurutze zelta, keltiar gurutzea...
Zeltiar gurutze izena gaizki sortuta dago, ez baitago Zeltia izena duen ezer.
Sinbolismoa eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelta gurutzea V. mendearen inguruan agertu zen Europan. San Patrizio eta antzerako apostoluen bidez zeltak kristautasunera bihurtu ziren. Zelta herria, Britainiar Uharteetan, Galiako ipar-mendebaldean eta Germanian edo Europa erdialdean kokatutako indoeuropar herri bat zen. Garai hartan batu ziren gurutzea eta zirkulua zen, bereziki aurreneko zelta apaizen izendapenekin.
Gurutzearen zirkulua eguzkiaren ikur bat dela uste da, nahiz eta beste interpretazio batzuk ere egon. Honek, Bran, eguzkiaren jauna, zelta erregeekin zerikusia omen du, halere antzinagoko ohiturak ere badaude, hauen interpretazioaren arabera olatu eta itsasoaren jainkoa izango litzateke. Jainko erraldoi hau buru batez dago irudikatuta, burua mozturik hiltzea eskatu baitzuen eta buru hau bera Londresko Muino Zurian lurperatu zedila, handik uharteak babestuko baitzituen argirik ikusi gabe jarraitzen baldin bazuten.
Gaur egungo erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta inoiz ez zen alemaniar Hirugarren Reich delakoaren ikur ofiziala izan, gaurko egunez zelta gurutzeak zenbait talde faxista eta nazionalsozialistek erabiltzen dute mundu osoan zehar. Nazionalsozialismoa egiaztatzeko ikur paganoen erabilpenean kokatu behar da hau, enbor semitikotik datorren erlijio katolikoa ezeztatu nahian eta europar herrialde zahar aurrekristauen kulturara itzultzeko saiakera batean: ariarrak, grekoak edo zeltak. Honenbestez, trantsizio edo aldaketa ikur bat izango litzateke.
Gaur egun erabilera politiko interesatuak ere ematen zaizkio. Halere nazio zeltak deritzen lurralde edo eskualdeetan bere erabilera erabat kulturala eta estetikoa da, askotan apaingarri gisa erabiliz.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Keltiar gaiei buruz jakingura duen jendearen komunitate birtuala.
- (Ingelesez) Celtic Crosses: zelta gurutzeen sinbolismoa eta historia.
- (Ingelesez) Zelta gurutzea ikur paganoa ote da?
- (Ingelesez) Zelta gurutzearen jatorri eta diseinuak.
Zelta nazioak | ||
---|---|---|