Edukira joan

Greta Gerwig

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greta Gerwig

(2024)

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian

2024 -
Ruben Östlund
Bizitza
JaiotzaSacramento1983ko abuztuaren 4a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoagermano-estatubatuarra
Familia
Ezkontidea(k)Noah Baumbach  (2023 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerkigilea, zinema aktorea, idazlea, ahots-aktorea, zinema gidoilaria eta zinema ekoizlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, East (en) Itzuli
Directors Guild of America (en) Itzuli
SAG-AFTRA (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaUnitarian Universalism (en) Itzuli

IMDB: nm1950086 Allocine: 227924 Rottentomatoes: celebrity/greta_gerwig Allmovie: p487290 TCM: 11141770 TV.com: people/greta-gerwig
Musicbrainz: bc3034fd-5b9b-418d-95fd-0c4021017ba4 Edit the value on Wikidata

Greta Celeste Gerwig (Sacramento, 1983ko abuztuaren 4a) estatubatuar zinema eta telebista aktorea, gidoigilea, zuzendaria eta ekoizlea da. Bere ibilbidearen hasieran, 2006 eta 2009 artean, ospetsu egin zen mumblecore film mugimenduan.[1]

2010etik aurrera, Noah Baumbachekin lan egin zuen hainbat filmetan, besteak beste Greenberg (2010) eta Frances Ha (2012). Horrez gain, urte horietan beste hainbat filmetan agertu zen Damsels in Distress (2011), To Rome with Love (2012), Maggie's Plan (2015) eta Jackie (2016) adibidez.[2][3][4]

2017tik aurrera, bere film propioak idazten eta zuzentzen hasi zen, Lady Bird 2017an eta Little Women 2019an. Bi filmek lortu zuten Oscar saietan hautatuak izatea film onenaren kategorian. Gainera, zuzendari onenaren kategorian ere hautatu zuten bere lehenengo filmean.[5][6]

Jarduera profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an, Barnarden ikasten zuen bitartean, papel txiki bat egin zuen Joe Swanbergen saioan, LOL-en, eta  Jay Duplass eta  Mark Duplassen Baghead filmean agertu zen. Swanbergekin lan egiten hasi zen, eta Hanna Takes the Stairs (2007) sortu zuten. Ondoren,  Nights and Weekends (2008) idatzi eta zuzendu zuten bien artean. Film hauen bitartez, mumblecore film mugimenduan funtsezko pertsona izanik, ezaguna bilakatu zen.[1][2]

2010ean, Gerwig Noah Baumbachen Greenberg filmeko protagonista bezala agertu zen  Ben Stiller, Rhys Ifans eta Jennifer Jason Leighekin batera.[7] 2011tik 2015era  Cartoon Network kateko China, IL marrazki bizidunen telesaileko pertsonai bati ahotsa jarri zion. 2012an, Woody Allenen To Rome with love filmean agertu zen.[8][4]

Gerwig eta Baumbach-ek elkarrekin idatzi zuten Baumbachek zuzendutako hurrengo filma, Frances Ha, 2013an estreinatu zena. Gerwig protagonista izan zen filmean eta Golden Globe Awardetan aktore onenaren sarirako hautatu zuten, komedia edo musikal kategorian.[9] Hirugarrenez egin zuen lan Baumbachekin Mistress America (2015) filmean.

Ondoren, Gerwig protagonista bezala agertu zen Rebecca Milleren Maggie´s Plan filmean,  2015ean estreinatu zen Torontoko zine-festibalean.[10] Horrez gain, 2016an Sundance eta Berlin zine-festibaletan proiektatu zen. Urte horretan Pablo Larrainen Jackie[11] eta Mike Millsen 20th Century Women[12] filmetan agertu zen baita ere.

2017-gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Lady Bird estreinatu zen. Gerwigen lehen film propioa izan zen, hura idatzi eta zuzendu baitzuen.[13] Filmean agertzen diren aktoreak Saoirse Ronan, Laurie Metcalf, Tracy Letts, Lucas Hedges, Timothée Chalamet, Beanie Feldstein, Stephen McKinley Henderson eta Lois Smith dira. 2017ko Oscar sarietan film onenaren, zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren sarietarako hautatu zuten. Horrez gain, zuzendari onenaren sarirako hautatu zuten baita, kategoria honetan hautatzen zuten bostgarren emakumea izan zen Oscar sarien historian.[14]

2019an, Little Women zuzendu zuen. 2019ko Oscar sarietan film onenaren[15] eta egokitutako gidoi onenaren sarietarako hautatu zuten besteak beste.[6]

2023ko uztailean estreinatu zen Barbie pelikula zinemetan. 17 egunetan lortu zuen 1.000 milioi dolarreko hesia haustea. Historia egitea lortu zuen, Estatu Batuetako nahiz Europako eta Asiako merkatuetako aretoetan izandako tirada ikusgarriari esker.[16] Margot Robbie aktore australiarrak bizia eman zion Martel etxearen panpinari eta Greta Gerwing zuzendari eta gidoigileak hauxe esan zuen: [17]

«Bizigarria da Barbieren bizitza mundu errealetik kontatzea»[17] «Inoiz ez naiz halako lan handi baten partaide izan, baina ondo pasatzen dut zimenduak berdinak direlako. Barbie nazioartean ezaguna den marka izateak ez dio proiektuari nire inbertsio pertsonaletik ezer kentzen. Titulu honekin Lady Bird edo Litte Women/ Mujercitasekiko intimitatea sentitzen dut»[17]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2006 LOL Greta
2007 Hannah Takes the Stairs Hannah Gidoigilea ere
2008 Baghead Michelle
2008 Yeast Gen
2008 Nights and Weekends Mattie Ko-zuzendaria, ko-gidoigilea eta ko-ekoizlea ere
2008 Quick Feet, Soft Hands Lisa Film laburra
2008 I Thought You Finally Completely Lost It Greta
2009 You Wont Miss Me Bridget
2009 The House of the Devil Megan
2010 Greenberg Florence Marr
2010 Art House Nora Ohr
2010 Northern Comfort Cassandra Gidoigilea ere
2010 The Dish & the Spoon Rose
2011 No Strings Attached Patrice
2011 Damsels in Distress Violet Wister
2011 Arthur Naomi Quinn
2012 To Rome with Love Sally
2012 Lola Versus Lola
2012 Frances Ha Frances Halladay Gidoigilea ere
2014 Eden Julia
2014 The Humbling Pegeen Mike Stapleford
2015 Mistress America Brooke Cardinas Gidoigilea eta ekoizlea ere
2015 Maggie's Plan Maggie Hardin
2016 Wiener-Dog Dawn Wiener
2016 Jackie Nancy Tuckerman
2016 20th Century Women Abigail Porter
2017 The Meyerowitz Stories Victoria Ahotsa
2017 Lady Bird N/A Zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea
2018 Isle of Dogs Tracy Walker Ahotsa
2019 Little Women N/A Zuzendaria eta gidoigilea
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2011–15 China, IL Pony Merks Ahotsa; 21 atal
2012 The Corrections Julia Vrais Emititu gabeko pilotua
2014 How I Met Your Dad Sally Emititu gabeko pilotua
2015 Portlandia Mermaid Atala: "Doug Becomes a Feminist"
2016 The Mindy Project Sarah Branum 2 atal
2017 Saturday Night Live Ms. Reynolds Atala: "Saoirse Ronan/U2"

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Bunbury, Stephanie. (2013-07-19). «Real to reel: The rise of 'mumblecore'» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. a b (Ingelesez) «Mumblecore Sweetheart Greta Gerwig Goes Mainstream in Noah Baumbach's Film 'Greenberg' -- New York Magazine - Nymag» New York Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  3. (Ingelesez) «Mumblecore queen Greta Gerwig laughs last in Frances Ha» The Georgia Straight 2013-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  4. a b (Ingelesez) «Greta Gerwig Feared 'To Rome With Love' Director Woody Allen Would Fire Her (Video)» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  5. (Ingelesez) «The 90th Academy Awards | 2018» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  6. a b (Ingelesez) «2020» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  7. (Ingelesez) «Noah Baumbach Hires Mumblecore’s Meryl Streep, Readies Greenberg» Observer 2009-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  8. (Ingelesez) Radish, Christina. (2013-11-16). «Greta Gerwig Talks CHINA, IL, the Challenge of Voice Acting, Recording Schedule, and Noah Baumbach's FLAWED DOGS» Collider (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  9. (Ingelesez) «Golden Globes: 'Frances Ha' star Greta Gerwig is 'just very happy right now. I can't make sense!'» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  10. (Ingelesez) Kay2015-07-28T15:45:00+01:00, Jeremy. «Toronto to open with 'Demolition'; world premieres for 'Trumbo', 'The Program'» Screen (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  11. (Ingelesez) Kroll, Justin; Kroll, Justin. (2015-10-30). «Greta Gerwig Joins Natalie Portman in ‘Jackie’ (EXCLUSIVE)» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  12. (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2015-05-14). «Annette Bening, Greta Gerwig, Elle Fanning Join ’20th Century Women’» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  13. (Gaztelaniaz) Llega a los cines ‘Lady Bird’, película por la que Greta Gerwig aspira al Oscar a Mejor Dirección – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  14. «'Lady Bird', la avanzadilla del cine de mujeres en Hollywood» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  15. (Gaztelaniaz) «‘Mujercitas’, nominada a mejor película en los Oscars 2020» La Vanguardia 2020-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  16. (Gaztelaniaz) M.L. (2023-08-07). «'Barbie' revienta la taquilla y rompe la barrera de los 1.000 millones de dólares en 17 días» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  17. a b c (Gaztelaniaz) «Greta Gerwig: «Es excitante contar la vida de Barbie desde el mundo real»» La Voz de Galicia 2023-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).