Grand Slam (errugbia)
- Artikulu hau errugbiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grand Slam».
Slam Nagusia Grand Slam | |
---|---|
Sorrera | 1908 |
Taldeak | Ingalaterra (13) Gales (12) Frantzia (10) Irlanda (4) Eskozia (3) |
Txapelduna | Irlanda (2023) |
Grand Slam (euskaraz: Slam Nagusia; frantsesez: Le Grand Chelem; galeseraz: Y Gamp Lawn; irlanderaz: Caithréim Mhór) Sei Nazioen Torneoko sari bat da, partida guztiak irabazten dituenari ematen zaiona. Saria berez izendapen edo titulu bat da, hots, ez da eskura ematen den trofeoa. Urtero ez da lortzen Grand Slama irabaztea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako selekzioa 1911n Home Nations taldeei (Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) gehitu zitzaienean jarri zen abian. Aurrez 1908an eta 1909an Frantziaren aurkako partidak ere jokatu ziren, ofizialak izan ez arren, eta beraz urte haietan Galesek lorturiko Grand Slamak ere kontatzen dira.
Bi Grand Slam jarraian irabazteak esan nahi du joaneko eta bueltako partida guztiak irabaztea, urte bakoitzean itzuli bakarra jokatzen baita. Hori gutxitan gertatu da; Galesek 1908–1909an, Ingalaterrak 1913–1914an, 1923–1924an eta 1991–1992an eta Frantziak 1997–1998an.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Irabazlea | Oharrak |
---|---|---|
Home Nations | ||
1908 | Gales | |
1909 | Gales | Bigarrena jarraian |
Bost Nazioen Txapelketa | ||
1911 | Gales | |
1913 | Ingalaterra | |
1914 | Ingalaterra | Bigarrena jarraian |
1915– 1919 |
Lehen Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu | |
1921 | Ingalaterra | |
1923 | Ingalaterra | |
1924 | Ingalaterra | Bigarrena jarraian |
1925 | Eskozia | |
1928 | Ingalaterra | |
Home Nations | ||
1933– 1939 |
Frantziak ez zuen parte hartu | |
1940– 1946 |
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu | |
Bost Nazioen Txapelketa | ||
1948 | Irlanda | |
1950 | Gales | |
1952 | Gales | |
1957 | Ingalaterra | |
1968 | Frantzia | |
1971 | Gales | |
1976 | Gales | |
1977 | Frantzia | |
1978 | Gales | |
1980 | Ingalaterra | |
1981 | Frantzia | |
1984 | Eskozia | |
1987 | Frantzia | |
1990 | Eskozia | |
1991 | Ingalaterra | |
1992 | Ingalaterra | Bigarrena jarraian |
1995 | Ingalaterra | |
1997 | Frantzia | |
1998 | Frantzia | Bigarrena jarraian |
Sei Nazioen Txapelketa | ||
2002 | Frantzia | |
2003 | Ingalaterra | |
2004 | Frantzia | |
2005 | Gales | |
2008 | Gales | |
2009 | Irlanda | |
2010 | Frantzia | |
2012 | Gales | |
2016 | Ingalaterra | |
2018 | Irlanda | |
2019 | Gales | |
2022 | Frantzia | |
2023 | Irlanda |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Ingalaterra | 13 | 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003, 2016 |
Gales | 12 | 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012, 2019 |
Frantzia | 10 | 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010, 2022 |
Irlanda | 4 | 1948, 2009, 2018, 2023 |
Eskozia | 3 | 1925, 1984, 1990 |
Grand Slam Itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grand Slam Itzuli bat Hego Hemisferioko errugbi talde batek (Australia, Zeelanda Berria edota Hego Afrika) itzuli bakarreko 4 partidutan Britainiar Uharteetako errugbi talde guztiak garaitzen dituenean lortzen da (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Balentria hau hainbat alditan lortu izan da, Hego Hemisferioko taldeak orokorrean Iparraldekoak baino indartsuagoak baitira.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Hego Afrika | 4 | 1912/13, 1931/32, 1951/52, 1960/61 |
Zeelanda Berria | 4 | 1978, 2005, 2008, 2010 |
Australia | 1 | 1984 |