Gran San Bernardo
Gran San Bernardo | |
---|---|
Italy–Switzerland border (en) State road 27 (en) Main road 21 (en) | |
Geografia | |
Altuera | 2.469 m |
Mendikatea | Alpes Grand Combin (en) |
Lurraldea | Valais kantonamendua eta Aostako Harana |
Gran San Bernardo (italieraz: Colle del Gran San Bernardo; frantsesez: Col du Grand Saint-Bernard; alemanez: Grosser Sankt Bernhard Pass) Suitzako Valais kantonamenduan dagoen Martigny udalerria eta Italiako Aosta udalerria lotzen dituen mendatea da. Mendatearen gaina Suitzako lurraldean kokatzen da, Italiako mugatik oso hurbil.
Mont Blanc eta Monte Rosa mendien artean dago, eta Po eta Rodano ibaiaren ibarrak banatzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendate hau Mendebaldeko Alpeetako pasabide zaharrena da, bertan Brontze Aroko aztarnak eta erromatar bide baten arrastoak ere mantendu direlarik. Leku honetan 1049an Gran San Bernardo Hospizioa eraiki zen. Gerora, Hospizio hau mendiko erreskate lanetan San Bernardo arrazako txakurrak erabiltzeagatik ezaguna egin zen. Bestalde, 1800ean Napoleon Bonaparte eta bere gudarostea Italiara joateko mendate honetatik iragan ziren.
1905an eraikitako bide bat du, %11ko malda du eta gaur egun asfaltatuta dago, halere urtean zehar elurteen ondorioz urritik maiatzera itxia egotea ere ohikoa izan ohi da.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Col-du-Grand, San Bernardo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -4.4 | -4.9 | -3.2 | -0.9 | 3.7 | 8.2 | 11.5 | 11.3 | 7.5 | 3.6 | -1.5 | -3.7 | 2.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -7.2 | -7.6 | -5.8 | -3.4 | 1.1 | 5.1 | 8.1 | 7.9 | 4.5 | 1.0 | -4.0 | -6.4 | -0.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -9.8 | -10.2 | -8.5 | -5.9 | -1.3 | 2.2 | 4.8 | 5.0 | 2.0 | -1.3 | -6.3 | -8.9 | -3.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 232 | 208 | 215 | 232 | 213 | 158 | 135 | 136 | 143 | 202 | 248 | 246 | 2368 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 13.6 | 12.0 | 14.3 | 14.9 | 16.0 | 13.2 | 12.0 | 12.3 | 10.9 | 12.3 | 13.3 | 14.0 | 158.8 |
Eguzki orduak | 55 | 106 | 151 | 139 | 149 | 183 | 212 | 198 | 160 | 125 | 67 | 25 | 1571 |
Hezetasuna (%) | 66 | 68 | 75 | 81 | 82 | 77 | 75 | 76 | 78 | 76 | 72 | 68 | 74 |
Iturria: MeteoSwiss[1] |