Edukira joan

Google Now

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Google Now
Jatorria
Sorrera-urtea2012
Argitaratze-data2012
Azken bertsioa5.13.31.21
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Sarrera gailuaukimen-pantaila eta voice user interface (en) Itzuli
Sistema eragileaAndroid (mul) Itzuli, IOS, Chrome OS, Microsoft Windows, MacOS X eta Linux
Deskribapena
Honen parte daGoogle (bilaketa motorra)
Kokapena
JabeaGoogle
Ekoizpena
GaratzaileaGoogle
google.com…

Google Now Google bilatzailearen funtzio bat da Android, iOS eta beste sistema eragile batzuetarako. Google Now aplikazioak erabiltzaileari informazioa proaktiboki ematen dio, erabiltzailearen bilaketa-ohituretan eta bestelako faktoreetan oinarrituta. Aplikazioak nolabait aurretik antzematen du erabiltzaileek behar izango duten informazioa. Google Now marka ez da, dagoeneko, gaur egun ia inoiz erabiltzen, baina bere garaian berrikuntza zen funtzionaltasunak Google bilatzaile aplikazioan eta hortik eratorritako beste aplikazioetan lanean jarraitzen du.

Google enpresak Google Now sartu zuen lehenengo aldiz Android 4.1 bertsioan ("Jelly Bean"). Bertsio hori 2012ko uztailaren 9an abian jarri zen, eta Galaxy Nexus telefono adimentsuetan eskaini zen lehenengoz. Popular Science (PopSci) aldizkariak Google Now "Urteko berrikuntza" izendatu zuen 2012. urtean. Handik gutxira zerbitzua iOS sistema eragilean ere eskuragarri zegoen, 2013ko apirilaren 29an, baina geroagoko ezaugarri gehienak gabe. 2014an, Google enpresak Now cards txartelak gehitu zituzten jakinarazpen zentroan Chrome OS sistema eragilean eta Chrome arakatzailean. Geroago, ordea, jakinarazpen zentroa erabat kendu zuten Chrome-tik.

2015. urteaz geroztik, Google-k "Google Now" erreferentziatzat jo zuen pixkanaka-pixkanaka Google aplikazioan, neurri handi batean "Now" hitzaren erabilera kenduz 2016ko urrian, orain txartelak > Feed aplikazioarekin ordezkatuz.

2016-n, Google enpresak bere Google Assistant laguntzaile pertsonal adimentsu berria erakutsi zuen, nolabait Google Now-ren bilakaera bat. Google Assistant horrek, Google Now ez bezala, bi norabideko elkarrizketan parte har dezake erabiltzailearekin. Giza ahotsarekin emandako informazioa prozesatzeko gaitasuna dauka eta informazioa giza ahotsa dirudien ahots itxuraz natural batekin erantzunak emateko gaitasuna dauka.

2011ko bukaeran, Google enpresak bere Google Voice Search produktuaren hurrengo bertsioa nabarmen hobetzen zuela iragarri zuen txostenetan. Jatorriz "Majel" goitizenarekin ere izendatu zuten Majel Barrett, Gene Roddenberryren emaztearen izenarkin eta Star Trek sagako sistema informatikoen ahotsa; (Ingelesez) assistant, "laguntzaile", izenarekin ere deitzen zuten.

2012ko ekainaren 27an, Google enpresak Google Now aurkeztu zuen 2012an Jelly Bean Android 4.1 bertsioaren berrikuntza nagusietako bat bezala, enpresaren erakustaldi nagusiaren baitan, urte hartako Google I / O batzarrean.

2012ko urriaren 29an, Google Now-k Google Play dendaren bidez eguneratze garrantzitsu bat eskaini zuen Gmail txartelak gehituz. Google Now aplikazioak erabiltzaileari bere Gmail kontutik ateratako informazioa erakusten dio txartelak, hala nola, hegaldiaren informazioa, bidaia-paketeen jarraipenaren informazioa, hotelen erreserbak, jatetxeen erreserbak, autoen alokairuak... (betiere Gmail kontua Google Apps kontua ez bada). Beste gehigarri batzuk ere eskaintzen ziren, filmak, kontzertuak, akzio eta baloreak, albisteak... Horretarako Google enpresak erabiltzaileen kokapenean eta bilaketa-historialen oinarrituta bere algoritmoak erabiltzen zituen. Erabiltzaileari zerbitzua eskaini eta erabiltzailearen datuak jasotzeko eta erabiltzeko beste aitzakia. Ahotsaren bidez egutegiko ekitaldiak sortzeko erraztasuna ere gehitu zen. Adibidez, telefonoan ahotsez hau esan: "Antolatu hurrengo hitzordua Mirenekin afaltzeko, hurrengo ostegunean, arratsaldeko 7etan" eta aplikazioak Google Calendar eta Google ekosistemako beste aplikazioetan oharra gorde, abisuak emateko aukera eta guzti.

2012ko abenduaren 5ean, Google Search aplikazioaren eguneratze batek hainbat funtzio berri ekarri zituen Google Now aplikaziora, besteak beste, gertuko gertakarientzako txartelak, kamera bidez museoan edo denda batean bilaketak egiteko aukera, posta elektroniko mezuak hegaldiei buruzko informazio eguneratuarekin (United Airlines konpainiak zabaldu zuen ate hori eta laster beste aire konpainia askok jarraitu zioten). Gainera, Google Now aplikazioak etorkizuneko bidaien berri emango zuten txartelak, eguraldiari buruzko txartelak erakutsiko zituen, urtebetetzeak gogorarazteko, etab. Besteak beste, bizikleta eta oinezko jardueren hileroko laburpenak ere bidaltzen zituen. Eguneratze honekin batera, ahots ekintzarako funtzio berrienak Google+ sare sozialean zuzenean argitaratzeko aukera eskaintzen zen. Shazam bezalako aplikazioek eskaintzen duten antzeko zerbitzua ere eskaintzen hasi ziren, abestiak antzemateko, egilea-izenburua-bertsioa nor-zer zen berehalakoan jakiteko. Gainera barra kodeak eskaneatzeko aukera ere eskaintzen zen. Hala ere, Google Search 2.5 eguneratzeak zekartzan berrikuntza gehienak oharkabean pasatu ziren, zeren kamerarekin bilatzeko aukera berriak, "Search With Camera" aukerak, beste aukera guztiak txiki utzi zituen.

2013ko martxoaren 21ean, Eric Schmidt, Google-ko presidente exekutiboak, adierazi zuen Google-k Google Now iOS bertsioa aurkeztuko zuela Applekoek berrikusteko eta aplikazioaren onarpenaren zain zegoela, baina gero esan zuen hori ez zela egia, Applek hori ukatu ondoren. Hala eta guztiz ere, 2013ko apirilaren 29an, Google Now iOS sistema eragilean ere eskuragarri zegoen iOS sistema eragilearen une horretako azken eguneratzearekin batera. Google Search bilaketa motorraren oinarrizko aplikazioaren eguneratze arrunta bezala aurkeztu zen Apple enpresako gailuetan.

Funtzionaltasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Google Now Google Search bilaketa motorraren aplikazioaren osagarri gisa inplementatu zen. Erabiltzaileak gailuan egiten dituen ekintza errepikatuak antzeman zituen (kokapen arruntak, egutegiko hitzordu errepikatuak, bilaketa kontsultak...) eta erabiltzaileari informazio garrantzitsuagoa erakusteko "txartelak" moduko batzuk erakusten zizkion. Sistemak Google enpresaren Knowledge Graph proiektua aprobetxatu zuen, bilaketa-emaitza zehatzagoak biltzeko erabiltzen den sistema, bilaketen esanahia eta bilaketen arteko konexioak aztertuz.

Gaur egun espezializatutako txartelak hainbat funtzio betetzen dituzte:

  • Bolada batean egindako ariketa fisikoaren laburpena (oinez ibiltzea/bizikletaz).
  • Urtebetetzeak.
  • Hegazkineratzeko txartela.
  • Kontzertuak.
  • Diru kontuak.
  • Azken orduko gertakizunak eta albisteak.
  • Kultura ekitaldiak.
  • Ekitaldiak gogoraraztea.
  • Hegaldiak.
  • Lagunen urtebetetzeak.
  • Hotelak. Erreserbak-eta.
  • Kokapen-oroigarriak.
  • Filmak.
  • Hurbileko atrakzioak.
  • Gertuko ekitaldiak.
  • Gertuko argazki-puntu interesgarriak.
  • Album berriak/liburuak/bideo-jokoak/telebistako bereziak
  • Albistearen gaia.
  • Hurrengo hitzordua.
  • Paketeak, maletak, kontsignak.
  • Aparkatzeko lekua.
  • Ezagutu beharreko lekuak.
  • Erostea merezi duten produktuen zerrenda.
  • Alerta publikoak.
  • Garraio publikoa.
  • Ikerketa gaia.
  • Jatetxe-erreserbak.
  • Kirol kontuak.
  • Ekintzak.
  • Etxera joateko ordua.
  • Data-oroigarriak.
  • Trafikoa eta zirkulazioa.
  • Itzulpena (hainbat hizkuntza).
  • Eguraldia.
  • Webgunea eguneratzea.
  • Zer ikusi behar da inguruan? Zabalik dago?

2015eko urtarrilean, Google-k hirugarrenen aplikazioetan ere txartelak sortzeko gaitasuna aurkeztu zuen; esate baterako aplikazio hauei txartelak sortzen zizkien: Airbnb, eBay, The Guardian, Pandora Radio eta Lyft.

Android 6.0 "Marshmallow" eguneratzetik aurrera, Google Now-k "Now On Tap" ("orain sakatu, ukitu pantailan") izenarekin ezagutzen den funtzio osagarria eskaintzen du. Funtzio honek erabiltzaileari aplikazioetan une honetan agertzen den informazioaren testuinguruan bilaketak egiteko aukera ematen dio. Erabiltzaileak "Now On Tap" funtzioa ahotsarekin aktibatzen duenean, edo "Hasiera" botoia sakatuta mantenduz edo ahots komando bat erabiliz, uneko pantailaren testuaren edukia analizatu egiten da gako-hitzak eta bestelako informazioa (pertsonen izenak, telebistako programak eta filmen izenburuak, etab.) identifikatuz. Hitz gakoek sortzen dituzten erlazioak, iradokizunak eta ekintzak erakusten dituzten txartelak eskaintzen zaizkio erabiltzaileari. Erabiltzaileek txartel horien gaiei lotutako galderak ere ahotsaren bidez egin ditzakete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]