Gonzo pornografia
Gonzo pornografia (ingelesez: Gonzo pornography) film pornografiko estilo bat da, ikuslea, filmatzailea, zuzenean eszenan jartzen eta parte hartzen saiatzen dena. Jamie Gillisek gonzo pornografia generoa bere On the Prowl sailarekin hasi zuela uste da.[1]
Izenak gonzo kazetaritzari erreferentzia egiten dio; bertan kazetaria egiten eta jasotzen ari den ekitaldiaren parte bihurtzen da. Alderatuz, gonzo pornografiak kamera zuzenean ikusten da akzioan, askotan parte-hartzaileetako bat edo gehiago filmatzen eta ekintza sexualak egiten. Ezaugarri hori kenduta, ohiko pornoan eta zineman ikusten den kameraren eta interpreteen arteko ohiko harremanak ageri dira. Gonzo pornografiak zuzenean amateurreko pornografiaren eragina du, eta gorputz osoko plano askoz gutxiago darabiltza, hurbileko planoen mesedetan. Kamerak genitalen plano estuak biltzen ditu askotan, porno tradizionalean ez bezala.
Ezaugarri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plano subjektiboa eta lehen planoa.
- Kamera filmean ikusten da. Eskuko kameren erabilera.
- Filmatzailea gertakizunetan inplikatu egiten da.
- Eszenatokirik ez.
- Elkarrizketarik eza.
- Aurrekontu txikia.
- Askotan, aktoreak kameraren bitartez ikusleei zuzentzen zaizkie.[2]
Gonzo estiloko zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mike Adriano
- Belladonna
- Ashley Blue
- Seymore Butts
- Tom Byron
- Christoph Clark
- Raul Cristian
- Ben Dover
- Erik Everhard
- Manuel Ferrara
- Jamie Gillis
- Max Hardcore
- Mike John
- Lexington Steele
- Joanna Angel
- Jules Jordan
- John Leslie
- Rodney Moore
- Pat Myne
- Ed Powers
- Shane (Shane's World)
- Rocco Siffredi
- Joey Silvera
- John Stagliano (Buttman)
- Randy West
- Pierre Woodman
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://hazlitt.net/longreads/godfather-gonzo-porn
- ↑ Robert Jensen, Getting Off: Pornography and the End of Masculinity, South End Press, 2007, 56. or.