Golden Week
Golden Week | |
---|---|
Izen ofiziala | ゴールデンウィーク (japonieraz: Gōruden Wīku ) |
Tokia | Japonia |
Hasiera | Apirilaren 29a |
Amaiera | Maiatzaren 5a |
Data | |
Data | Apirilaren 29 |
Golden Week (japonieraz: ゴールデンウィーク Gōruden Wīku , euskaraz: «urrezko astea») japoniar egutegiaren aste bat da, noiz hurrengo jaialdiak ospatzen dituzten:
- Apirilaren 29an
- Enperadorearen urtebetetzea (天長節, Tenchō Setsu), 1927–1948
- Enperadorearen urtebetetzea (天皇誕生日, Tennō Tanjōbi), 1949–1988
- Midori no Hi (みどりの日, Midori no Hi), 1989-2006
- Shōwa no hi (昭和の日, Shōwa no Hi), 2007tik aurrera
- Maiatzaren 3a - Konstituzioaren eguna (憲法記念日, Kenpō Kinenbi), 1947tik aurrera
- Maiatzaren 4a
- Jaialdi nazionala (国民の休日, Kokumin no Kyūjitsu), 1985-2006
- Midori no Hi (みどりの日, Midori no Hi), 2007tik aurrera
- Maiatzaren 5a - Mutikoen eguna (こどもの日, Kodomo no hi)
- Oharrak:
- Neskatoen eguna (Hinamatsuri), martxoaren 3an egiten dute baina ez da jaiegun nazionala.
- Maiatzaren Lehena, berez, ez da jaiegun nazionala ere. Hala ere, enpresa asko itxi eta jaieguntzat hartzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako Gobernuak 1948ko uztailean Bederatzi Egun Santuen legea aldarrikatu ondoren, konpainia askok, zeinen zerbitzuak aisialdian oinarritzen baitziren, urte osoko diru-sarrerarik handienak izan zituzten garai honetan; horregatik, Daiei Film zinematografia-konpainiaren zuzendariak "Golden Week" terminoa asmatu zuen, "Golden Time"- irratian entzule gehien izaten dituen denborari erreferentzia egiten diona- irrati japoniarraren jerga batean oinarrituta. Terminoak biztanleriaren erabateko onarpena izan zuen, eta, azkenean, ia Japonia osoan erabili zen.
Garai hartan, apirilaren 29a Shōwa enperadorearen urtebetetzearen omenezko festa nazionala zen, baina 1989an hil ondoren, egun horretan "Berdetasunaren Eguna" edo Midori no Hi izena hartu zuen Golden Week kontserbatzeko.
2007an, Berdetasunaren Eguna maiatzaren 4ra pasa zen, eta, horren ordez, "Shōwa Eguna" edo Shōwa no hi ospatzen dute apirilaren 29an.
Japoniar askok ospakizun horien arteko lanegunak libre dituzte, eta konpainia askok erabat ixten dituzte beren langileei opor-egun batzuk emateko. Golden Week urteko oporraldirik luzeena da, eta bidaiatzeko egun oso ezagunak dira. Hegazkinak, trenak eta hotelak beteta egon ohi dira, nahiz eta garai honetan prezioak garestiagoak izan. Japoniar turistek garai honetan atzerriko helmuga batzuk ere aukeratzen dituzte (Asia kontinentaleko herrialdeak, Guam, Saipan, Hawaii, eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko hiriak, hala nola Los Angeles, Seattle eta San Frantzisko).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |