Glenveagh Parke Nazionala
Glenveagh Parke Nazionala | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Errigal |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 1.605 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°01′00″N 8°03′00″W / 55.0167°N 8.05°W |
Honen parte da | Derryveagh Mountains (en) |
Kokapena | Letterkenny |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Ulster |
Leku geografikoa | Glenveagh gaztelua |
Glenveagh Parke Nazionala (ingelesez Glenveagh National Park, irlanderaz Páirc Náisiúnta Gleann Bheatha) Irlandako Donegalgo konderrian dagoen Gweedore udalerritik 20 kilometrotara kokatzen da. Hala ere gertuen daukan hiria Ipar Irlandako Derry da. Irlandako Errepublikako bigarren parke nazional handien ada.
Glenveagh gazteluaren inguruko muinoak eta Veagh lakua hartzen ditu bere baitan. Irlanderazko Gleann Bheatha izenak "urkien harana" esan nahi du, hori baita ugarien dagoen zuhaitz mota. Hala ere bertan dauden hainbat lorategitan landare exotikoak aurkitzen dira, Txile, Madeira eta Tasmaniatik ekarritakoak besteak beste.
Eremua John Adairrek ezarri zuen. Menpean zituen 244 laborariak bere lurretatik bota zituen eta baso guztia soildu zezaten agindu zuen, haranaren ikuspegia ezerk galerazi ez ziezaion.
Parke Nazionalean oreinaren multzorik handiena dago. 2000 urtean arrano beltza sartu zuten barruan, hamarkada batzuk lehenago desagertua baitzen ingurutik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]55°01′N 08°03′W / 55.017°N 8.050°W{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page