Giltzurruneko gutxiegitasun
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Giltzurrun-gutxiegitasuna | |
---|---|
Hemodialisi-makina. | |
Deskribapena | |
Mota | nefropatia, impaired renal function disease (en) , giltzurruneko gaixotasun kronikoa, urological symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | Nefrologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | paricalcitol (en) eta alpha-ketoglutaric acid (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N17N19 |
GNS-9-MK | 384385 |
GNS-10 | N17N19 |
GNS-9 | 384385 |
DiseasesDB | 26060 |
MeSH | C12.777.419.780.500D051437 |
Disease Ontology ID | DOID:1074 |
Giltzurruneko gutxiegitasuna giltzurrunak bere zeregina betetzeko gaitasuna osorik edo zerbait galtzea da. Horren ondorioz, gernuaren jarioa gutxitzen da, odolean nitrogeno gaiak, potasioa, sulfatoak eta fosfatoak neurriz goitik izaten dira, eta oso urriak dira, aldiz, sodioa, kaltzioa eta karbono dioxidoa. Giltzurrun hondatuek renina kanporatzen dute eta odol hodiak ixtea eragiten dute. Giltzurrunaren hondatzea odolaren presio handiak eragina denean, renina horrek hodiak estuarazten ditu aldi berean, eta odolaren presioa areago jaso, eta presio handi horrek berak kalte handiagoak eragiten dizkio giltzurrunari.
Hauek dira giltzurrunaren hodiak hondatzeko arrazoiak: drogen eta disolbatzaile organikoen (azetona, etilen glikola…) eragina, metalezko osagaien eragina (merkurioa, uranioa…), zauriak, odol galtzeak, odol presio handia, erredura larriak eta behar ez den odola sartzea. Era berean, giltzurrun azala honda dezaketen eritasunetatik etor daiteke ezintasuna, bakterioek sortutako infekzio larrietatik, edo barruko aldean kalte egin dezaketen eritasunetatik, diabetesetik, adibidez.
Giltzurrunetako ezintasunaren ondorioz bihotza honda daiteke, biriketako edemak eratu eta potasio gehiegizkoa sortu gorputzean. Giltzurrunaren parterik handiena hondatu denean, beste zatiak lan handiagoa egiten du, eta giltzurrun bat kentzen denean, bestea handiagoa egiten da. Bi giltzurrunak gaizki badaude dialisia (giltzurrunaren lana egiten duen tresna) behar izaten du gaixoak.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akutua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giltzurrun-gutxiegitasun akutua (GGA) funtzioaren galera azkarra eta progresiboa da, normalean oliguriarekin datorrena (txizaren ekoizpen baxua, helduengan <400 mL egunean, eta umeengan <0.5-1 mL/kg/h), baita elektrolitoen alterazioekin ere. Zergatiak ugariak izan daitezke, eta lehenik eta behin horiek zuzentzen saiatu behar da. Hala ere, presazko dialisia batzuetan beharrezkoa izaten da edozein modutan.
Kronikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mota kronikoa (GGK) modu motelagoan garatu egiten da eta, hasieran, sintoma gutxirekin agertu. Izan daiteke atzera bueltarik ez daukan mota akutu batengatik edo gaixotasun baten progresioaren ondorioa.
Zergatiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akutua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean agertzen da giltzurrunetara doan odol-jarioa eteten denean edo toxinen gainkarga dagoenean. Beraz istripu larriak, zauriak edo ebakuntzen konplikazioak izan daitezke arrazoiak, adibidez bihotz bypass ebakuntza batean. Farmakoen gaindosiak ere (antimikrobianoak, kimioterapia edo arruntagoak), nahigabeak edo neurriz kanpoko dosiengatik ohikoak izaten dira. Infekzioak (glomerulonefritis) egon daitezke ere zergatien artean.
Kronikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, hiru arrazoi nagusiak GGKra iristeko diabetesa, (nefropatia diabetikoa), hipertentsioa (HTA) eta arterioesklerosia (nefroangioesklerosis) dira. Beste batzuk polikistosia, beste gaixotasun genetiko batzuk eta eritasun autoinmuneak dira.
Sintomak eta zeinuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urea mailak odolean altuak direnean uremiaz hitz egiten da, ondorengo sintoma orokor eta inespezifiko hauek eragiten dituena: Goragale, botaka egitea, beherakoa, oliguria (txiza jario txikia) edo poliuria (jario handia).
Fosfatemia edo fosfatoen maila altuak azkura eta muskulu-kalanbreak ekar ditzake. Hiperkalemiak (potasio altua) bihotz arritmia eta gihar paralisia. Beste batzuk edemak hanketan, arnasestua, astenia edo indar falta, zorabioak, buruko asaldurak (delirium barne).
Faseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxiegitasun kronikoan, 5 estadiotan ager daiteke gaixotsaunak aurrera egin ahala:
GGK estadioa | GF maila (mL/min/1.73 m2) |
---|---|
1 | ≥ 90 |
2 | 60 – 89 |
3 | 30 – 59 |
4 | 15 – 29 |
5 | < 15 |
GF: Glomerulu filtratua.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/07/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karlos IBARGUREN: «Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoaren ordezko tratamenduak: Transplantea onena»[Betiko hautsitako esteka] Elhuyar aldizkaria, 1989/12/01. Zientzia.net.
- Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa Alcergipuzkoa.org