Edukira joan

Gianfranco Baruchello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gianfranco Baruchello

(2020)
Bizitza
JaiotzaLivorno1924ko abuztuaren 29a
Herrialdea Italia
HeriotzaErroma2023ko urtarrilaren 14a (98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
italiera
Irakaslea(k)Marcel Duchamp
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, marrazkilaria, idazlea, performancelaria, film-zuzendaria eta bideoartista
Lantokia(k)Paris eta Erroma
fondazionebaruchello.com
IMDB: nm1240871 Edit the value on Wikidata

Gianfranco Baruchello (Livorno, 1924ko abuztuaren 29a - Erroma, 2023ko urtarrilaren 14a) italiar marrazkilari, idazle eta zinemagilea izan zen.

Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta oso gazte zela gai biokimikoen lantegi bat sortu zuen. Negozioa ondo baino hobeto bazihoan ere, 1959an erabat utzi eta pinturari ekin zion bete-betean. Lehenengo aldia esperimentazio-aldia izan zen: berniz beltz bat erabiltzen zuen oihal zuri baten gainean, eta osagai gisa ataletan banatutako turbina elektriko bat erabili zuen: Image-stimulation, Entité hostile, etab. 1962-1963 urteetan, liburu- edo egunkari-pilak zuriz pintatzen zituen. New Yorken egin zuen lehenengo erakusketarako (1964) irudizko makinen marrazki-multzoa osatu zuen plexiglas-xaflak elkarren gainka jarriaz. Zoria erabili zuen ondorengo aldian, neurri txikiko irudietan; alboan idatzi batzuk zituztela, alor guztietako gaiak lantzeko aukera ematen zioten. Ondoren bere ametsak grabatu zituen, eta abangoardiako italiar idazleengana hurbildu zen: Abenturak plexiglaseko armairuan (1968). 1964tik aurrera, La Verifica incerta lanarekin bere lan egiteko modua erakusten du. Hondaturik zeuden 150.000 film metro erabili zituen, eta lan horren bidez biluzik uzten zuen Hollywoodeko zinemaskopea, behin eta berriro ematen baitzituen zinema horren estereotipoak. 1968an Artiflex asmatu zuen, industria-elkarteen prozedurak imitatzen dituen elkartea hain zuzen. Horretarako egunkarietan publizitatea egiten zuen; asmoa zen antzerki-paketeak (gauza bitxienekin beteta) bidaltzea eskatzen zutenei; haiei eskatzen zien kapital txikiak emateko eta diru horrekin Pekingo kaleetan pistatxoak banatzeko makina bat jarriko zela. 1982an Stravinskiren Urretxindorra lanaren dekorazioa osatu zuen Milango Scala antzokirako. Sentito vivere (1978) liburuan, bere burua adarbakartzat hartzen du, eta prosazko berrogeita bi poemen bidez berak pintatu ahal izango zituen koadroak deskribatzen ditu. Erroman bizi zen, eta han lan egin zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]