Gettysburgeko gudua
Gettysburgeko gudua | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
Gettysburgeko guduaren irudia. Egilea: Currier and Ives inprimatzaileak. | |||
Data | 1863ko uztailaren 1etik 3ra | ||
Lekua | Adams konderria, Pennsylvania AEB | ||
Koordenatuak | 39°48′41″N 77°13′33″W / 39.8114°N 77.2258°W | ||
Emaitza | Batasunaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gettysburgeko gudua Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean zehar jazotako gudu bat izan zen, 1863ko uztailaren 1etik 3ra gertatua Gettysburgen (Pennsylvania) inguruan. Batasunaren armada nagusitu zitzaien Konfederazioaren indarrei, eta emaitza horrek garrantzia handia izan zuen Gerra Zibilaren ondorengo gertakarien norantzan.
Lee jenerala eta Armada Konfederatuak lurralde unionistan barneratzeko ausardia izan zuten, Leeren ustez horrek unionistengan Konfederazioa garaitzea ezinezkoa zela eta AEBetako Gobernuarekin armistizio bat negoziatu eta Konfederazioa nazio berri gisa onartuko zuelako itxaropenez. Baina gauzak alderantzizkoak izan ziren: berriz ere, Leek errealitate latzarekin talka egin zuen, unionistak kikildu beharrea, konfederatuak beren lurraldean barneratzeak hauspotu egin zituen. Gainera, unionistak biztanleriaren zegokionez gehiago zirenez, beren soldadu kopuruaren aurrean konfederatuek ezer gutxi egin zezaketela ere frogatu zen. Bestalde, gudu horretan unionisten arma nagusitasuna ere agerian geratu zen, AEBetako Iparraldeko gizarte industrialeko arma lantegiek abantaila hori ematen baizioten.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1863ko ekainean Lee jeneralak eta Armada Konfederatuak berriz ere Potomac eremuari eraso egin eta Pennsylvania estatu unionistan barneratu zen; gainera, Pennsylvanian barna zihoan heinean komunikabideak suntsituz joan zen. Aurrekaririk gabeko erasoaldi konfederatu horren aurrean, Lincoln presidenteak Joseph Hooker jeneralari dei egin zion, horrek aurrez jada Lee eta konfederatuak hegoaldera atzerarazi zituen, baina guduaren herenegunean George Meade jeneralak ordezkatu zuen.
-
Guduaren mapa, 1863ko uztailaren 1a.
-
Guduaren mapa, 1863ko uztailaren 2a.
-
Guduaren mapa, 1863ko uztailaren 3a.
-
Kanpainiaren mapa, 1863ko uztailaren 5etik 14ra.
Unionistek Konfederatuei egindako lehenbiziko erasoaldi txikirik jada ekainaren 30ean gertatu zen, baina gudua ofizialki hurrengo egunean hasi zen. Lehen erasoaldia armada banatako bi dibisio txikien liskar bat besterik ez zen izan, beren artean tiroka ibili baitziren.
Benetako gudua, Armada Unionistaren eta Konfederatuaren indar nagusiak elkarren aurka borrokatuta, hurrengo egunean izan zen, guztira gudulekuan 150.000 soldadu elkartuz, 83.289 unionista eta 75.054 konfederatu.
Nahiz eta bi armaden soldadu kopuruak konfederatuak gatazkaren galtzaile paperean jarri, Lee jenerala gudua irabazi ostean Washington Hiria bereganatzeko prest zen, bere estratega dohai eta karismari esker soldaduak haien azken hatsararte bultzarazi zituen.
Guduaren lehen bi egunetan Armada Unionistak baja kopuru izugarriak izan zituen, baina ez zuten armadaren enborra ahultzerik lortu eta agintari nahiz ofizial unionisteei bajak ez zitzaizkien horrenbeste axola: Konfederatuek baino soldadu kopuru handiagoa zutela bazekitenez, azkenean Konfederatuek ere baja ugari izanda, galtzaile irtengo zirela sinistuta zeuden.
Unionistak etsaien kemenaz harriturik geratu ziren, baina ez zuten beren unea aprobetxatzeko zalantzarik egin, alegia, Gettysburgeko gudua irabazteko unea. Armada Konfederatuaren enborra osatzen zuten 14.000 soldaduetatik 150ek bakarrik lortu zuten etsaien lerroetara iristea, gainontzekoak bidean hil baitziren. Sarraski horren ondoren, Armada Konfederatua bai armei, bai moralari zegokienez garaituta zegoen, eta Lee jeneralaren garaitezin irudia hiru eguneko gudu horretan behin betiko desegin zen.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gettysburg (1993)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Gettysburgeko Parke Nazional Militarra, nps.gov
- (Ingelesez) Gettysburgeko bisitarien gida, gettysburg.travel
- (Ingelesez) Gettysburgeko guduaren argazkiak, gettysburgphotographs.com