Getariako Txakolina
Getariako Txakolina ardo mota horrek duen jatorrizko izendapenik zaharrena da, Aian, Getarian eta Zarautzen egindakoa.
Izendapena 1990ean eskuratu zuten eta gaur egun 165 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 900.000 litro inguru ekoizten dira. Txakolin tradizionaletakoa da eta, hainbaten ustez kalitate handienekoa. Ekoizpen kopuruari dagokionez ere Getaria nagusi da, euskal ekoizlerik handiena izanda.
2008tik Gipuzkoako beste hainbat udalerrik ekoitz dezakete txakolina Getaria, Aia eta Zarautzez gain: Alde batetik Urola Kostakoak ere diren Orio eta Zumaia eta bestetik Arrasate, Eibar, Mutriku, Deba, Zestoa, Hondarribia, Villabona, Urnieta, Oñati, Beizama, Zerain eta Olaberria.
Mahats motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zuria: Hondarribi zuri (gomendatua), Hondarribi Zuri Zerratia, Izkiriota, Riesling eta Chardonnay (baimenduak).
- Gorria edo beltza: Hondarribi beltza.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an Kupela musika taldeak Getariako txakolinari Txakoliña izeneko abestia eskaini zion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko ardoak | ||
---|---|---|
Arabako Txakolina • Bizkaiko Txakolina • Errioxako Ardoa • Getariako Txakolina • Irulegiko Arnoa • Nafarroako Ardoa |